- EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, HABEko zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2011-2012 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako diru laguntzak argitara ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, HABEko zuzendari nagusiarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2011-2012 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako diru laguntzak argitara ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 4955
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/10/16
- Argitaratze-data: 2012/11/09
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2011ko urriaren 27ko EHAAn argitaratu zen euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2011-2012 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru laguntzak arautzen dituen HABEko zuzendari nagusiaren 2011ko urriaren 10eko Ebazpena.
Aipatu Ebazpenaren 7.3 artikuluak dioenez, diru laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. HABEko zuzendari nagusiaren 2011ko urriaren 10eko Ebazpenaren babesean esleitutako diru laguntzak eta haien onuradunak argitara ematea. Zerrenda, ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Donostia, 2012ko urriaren 16a.
HABEko zuzendari nagusia,
JOSEBA IÑAKI URIBE BURGOA.
(Ikus .PDF)


