Ohiko galderak
Hemen kontsultatu ahal izango dituzu Legegunea erabiltzerakoan izan ditzakezun ohiko galderak. Galdera hauek ez badituzte zure beharrak asetzen, jar zaitez harremanetan gurekin, zure galderak edo iradokizunak proposatzeko.
Legeguneak web-orri bakar batean biltzen ditu Eusko Jaurlaritzaren garrantzi juridikoko eduki guztiak herritarrei modu ordenatu batean eskaintzeko, sarbide erraz eta argi batzuen bitartez.
Legegunearen helburua ez da datu-base komertzialekin lehiatzea, baizik eta Eusko Jaurlaritzak duen informazioa biltzea eta herritarrei eskaintzea.
Arauen “bildumak” dira. Eusko Jaurlaritzako teknikariek gai zehatz baten inguruan dauden arau aplikagarriak aztertu dituzte aldez aurretik , eta lan hori aprobetxatzen da bildumak egiteko.
Akatsik ikusten baduzu erabili gure postontzia gurekin harremanetan jartzeko. Horrela sistemak dituen akatsak zuzenduko ditugu.
Argitaratu diren dekretu guztiak Legeguneko datu-basean daude jasota, eta beraz eskuragarri daude herritar guztientzat. Eta ez hori bakarrik, baita aldizkari ofizialetan argitaratutako mota guztietako arauak ere bertan daude jasota.
Bai, lege-aurreproiektuen eta legegintzako dekretuen proiektuen, aginduen eta ebazpenen testuak baita horien memoria zein txostenak ere eskura daitezke.
Txosten eta kontsulta juridikoak, hitzarmenak, kudeatzeko protokolo eta gomendioak, baliabide propioetara egindako barne esleipenak, jarraibideak, zirkularrak.
Adibide gisa, txosten batzuk sartu dira Legegunean. Zehaztasun gehiago nahi baduzu Estatuko Kontseiluaren datu-basera jo dezakezu.
Euskal Autonomi Erkidegoko Erakundea izanda, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpen guztiak aurki ditzakezu, oso-osorik.