Euskadi.eus
  • Nola erabili - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Nola erabili

Legeguneari esker, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen garrantzi juridikoko eduki guztia modu errazean eta intuitiboan eskura izateko aukera duzu.

Bilaketa orokorra

  1. Sartu bilatu beharreko testu ezaguna kaxan eta sakatu Bilatu botoia.
  2. Aurkitutako emaitza guztiak [Guztiak] atalean agertzen dira, eta 3 motatan ere sailkatuta agertzen dira: [Araudia], [Eskumenak eta Transferentziak], [Garrantzi juridikoko Dokumentazioa], eta, gainera, hainbat iragazki aplikatzeko aukera ematen dute.
  3. Bilaketa-emaitza sakatuta, edukia eta horren loturak azaltzen dira.

Bilaketa orokorra

Bilaketa orokorra pantaila

Bilaketa orokorra

Bilaketa orokorraren emaitzen pantaila

Bilaketa orokorraren emaitzak


Bilaketa aurreratua

  1. Bilaketa aurreratura sartzeko, goiko menu nagusian klik egin behar da.
  2. Hautatu bilatu beharreko informazio juridiko mota, dagokion erlaitza sakatuta.
  3. Bete formularioa eta sakatu botoia.

Bilaketa aurreratuaren pantaila

Bilaketa aurreratua

Bilaketa aurreratuaren emaitzen pantaila

Bilaketa aurreratuaren emaitzak


Emaitza baten fitxa

Bilaketaren emaitzaren fitxan, eduki juridikoa PDF formatuan deskargatzeko aukera dago. Gainera, lortutako emaitzari lotutako eduki guztia eskuineko zutabean ikusteko aukera dago.

Emaitza baten pantaila

Emaitza baten fitxa

Lotutako edukiaren pantaila

Lotutako edukiaren fitxa


Apurren bidea

Iritsi garen orrira iritsi arte hautatutako bidea modu azkarrean eta errazean ikusteko aukera ematen dio erabiltzaileari. Era berean, apur bide horretan kokatutako estekak erabili ahal izango ditugu, orri bakoitzera iristeko.

Etiketen araberako nabigazioa

Apurren bidea

European Legislation Identifier (ELI) proiektuari buruz

Eusko Jaurlaritzak Europako Legeriaren Identifikatzailea (ELI) ezarri du Legegunea atarian.

Horren ondorioz, honako jarduera hauek egin daitezke atari horretan argitaratzen diren eduki arauemaile guztiekin:

  • EAEko araudia identifikatu, pertsonentzat zein makinentzat ezagutzen eta ulertzen erraza den web identifikatzaile iraunkor eta bakar baten bidez.
  • EAEko legeria deskribatu, automatikoki prozesa daitezkeen metadatu batzuen bidez, EBk gomendatzen duen ontologiarekin bat etorrita (ELI ontologia).
  • EAEko legeak eta EBko gainerako legeak lotu, elkarri lotu eta berrerabili, ELI ezarrita duten guneetan.

ELI proiektuari buruz