Legegunea, Euskal araudiaren ataria
Zer da Legegunea
Legegunea web-atari bat da, eta bertan herritarren eskura jartzen dira Eusko Jaurlaritzak bere eskumenen esparruan egindako araudia, eskumenei eta transferentziei buruzko txostenak eta garrantzi juridikoko dokumentazioa.
GehiagoEuropako Araudiaren Identifikatzailea
Atarian argitaratutako arau-eduki guztiak trukatu eta interkonektatu egin daitezke ELIren zehaztapen teknikoa betetzen dutelako.
GehiagoZergei buruzko araudi bateratua
FORU KODE FISKALA Ekonomialarien Euskal Elkargoko Ekonomilari Aholkularien Erregistroaren (REAF) eta Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoaren arteko lankidetzaren emaitza da...
Gehiago
Ohiko galderak
- Zer aurki dezaket Legegunean?
Legeguneak web-orri bakar batean biltzen ditu Eusko Jaurlaritzaren garrantzi juridikoko eduki guztiak herritarrei modu ordenatu batean eskaintzeko, sarbide erraz eta argi batzuen bitartez.
- Legegunea informazioa zehaztasun osoz eskaintzen al da?
Legegunearen helburua ez da datu-base komertzialekin lehiatzea, baizik eta Eusko Jaurlaritzak duen informazioa biltzea eta herritarrei eskaintzea.
- Zer dira legegintzako txostenak?
Arauen “bildumak” dira. Eusko Jaurlaritzako teknikariek gai zehatz baten inguruan dauden arau aplikagarriak aztertu dituzte aldez aurretik , eta lan hori aprobetxatzen da bildumak egiteko.
- Nora jo dezaket akatsen bat ikusten badut eskainitako informazioan?
Akatsik ikusten baduzu erabili gure postontzia gurekin harremanetan jartzeko. Horrela sistemak dituen akatsak zuzenduko ditugu.
- Gehiago