Euskadi.eus
  • Eduki motak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eduki motak

Legeguneak herritarren esku jartzen du, Euskadi.eus atariaren bitartez, euskal eskumenen esparruan gure autogobernu-sistematik eratortzen diren eduki arauemaile jakin batzuk, baita, estatu-esparrukoak izaki, eduki horiek abian jartzeko baliagarri diren edo aplikatzekoak diren beste eduki batzuk ere. Proiektuak garrantzi juridikoko informazioa ere jarri nahi du herritarren eskura, EAEko legedia ulertu eta interpretatzeko aukera izan dezaten, eta Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri ere izan dezaten.

Eduki arauemaileak hizkuntza juridikoan aplikazioko araudiak deitutakoak dira. Horien artean, hierarkiaren arabera ordenatuta, honako hauek aurkitu ditzakegu, besteak beste:

  • Konstituzioa.
  • Lege Organikoa.
  • Legea.
  • Oinarri Legea.
  • Dekretu Legegilea.
  • Lege Dekretua.
  • Errege Dekretua.
  • Dekretua.
  • Agindua.
  • Ebazpena.
  • Zirkularra.
  • Zerbitzu Argibideak eta Aginduak

Euren eskumen esparrua EAEko legeriarena eta aplikatzen zaion estatuko legeriarena izango da, edota 149.3 CE Artikuluan ezarritako osagarriarena. Gainera, familia horren edukiak euren artean erlazionatuta egon daitezke (adib: Dekretu batek aurreko beste Dekretu bat aldatu edo Lege bat garatu dezake, Ebazpen batek Dekretu bat interpretatu dezake, etab).

Araudia bilatu

Eduki mota horrek Euskadiko Autonomia Erkidegoko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak Euskadiko Autonomia Erkidegoari aitortzen dizkion eskumenak hartzen ditu barne, Konstituzioko 148. Artikuluari jarraiki (CE).

Era berean, gure Autonomia Estatutua garatzeko ondoren transferitutako eskumenak sartzen dira barne, Konstituzioko 149.3 Artikuluan ezarritako aurreikuspenari jarraiki, bai eta 150. Artikuluaren arabera transferitutakoak, emandakoak edo delegatutakoak ere (jadanik gauzatzen dituenak, zein transferitzeke daudenak).

Halaber, Eskumen bakoitzaren egoera hartzen du barne eta, ondorioz, EAEk bere gain hartutako funtzioak eta zerbitzuak.

Eskumenak eta transferentziak bilatu

Garrantzi juridikoko dokumentazioari buruzko edukiak EAEko legedia ulertzeko, osatzeko, justifikatzeko eta interpretatzeko laguntza dira, baita Eusko Jaurlaritzaren administrazio-egintza eta -jarduera jakin batzuen berri izateko laguntza ere. Azpimarragarriak dira, besteak beste:

  • Jurisprudentzia.
  • Ebazpen judizialak (Epaiak eta Autoak).
  • Nazioarteko Hitzarmenak.
  • Irizpenak.
  • Txostenak.
  • Zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak.
  • Kontsulta juridikoak.
  • Txosten juridikoak.
  • Lege-aurreproiektuak, memoria eta txosten eta guzti.
  • Lege-dekretuen proiektuak, memoria eta txosten eta guzti.
  • Dekretu-proiektuak, memoria eta txosten eta guzti.
  • Agindu-proiektuak, memoria eta txosten eta guzti.
  • Agindu-proiektuak, memoria eta txosten eta guzti.
  • Sinatutako hitzarmenak, protokoloak edo programa-kontratuak.
  • Kudeaketa-mandatuak.
  • Berezko bitartekorako barne-esleipenak.
  • Irizpenak.
  • Doktrina.
  • Kontratuen inguruko errekurtsoen administrazio-organoaren ebazpenak.
  • Bestelakoak

Garrantzi juridikoko dokumentazioa