Euskadi.eus
  • Txostenak

Txosten Juridikoak

Jarraibideak

Eusko Jaurlaritzan lan egiten duten langileek txosten juridikoak egiten dituzte, hasiera-hasieratik, beren jardun-eremu profesionalean dauden beren erreferentzia arauak biltzeko.

Txosten hauek ikuspegi praktikotik egin dira, batik bat, eremu bati aplikagarriak diren arauak leku bakar batean biltzen eta, beharrezkoa denean, eguneratzen baitira. Arauak eremu bakoitzari aplikatzeaz arduratu diren profesionalek egin dituzte txostenak, eta horrenbestez lehen mailako erreferentzia juridikoak dira txostenak, gai bakoitzeko adituek eginda daude-eta

Legegunea webgunean, pentsatu dugu Eusko Jaurlaritzako Sail bakoitzean hedatuta dagoen lanaz baliatzea eta profesional horiek bildutako baliabide juridikoak herritarrekin partekatzea, horrela herritarrei erreferentzia-iturri bikaina eskaintzen diegulakoan.

Beraz, edozein herritarrek har dezake informazioa atari horretatik, erraz, gaiz gai sailkatuta baitago.