Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2015eko apirilaren 8koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, honako agindu hau zuzentzeko dena: «Agindua, 2015eko otsailaren 3koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinen bidez sortzen baitira Barakaldoko bulego judizialaren Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko apirilaren 8koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, honako agindu hau zuzentzeko dena: «Agindua, 2015eko otsailaren 3koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinen bidez sortzen baitira Barakaldoko bulego judizialaren Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1830
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/04/08
  • Argitaratze-data: 2015/04/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak; Justizia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako akatsak aurkitu dira Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko otsailaren 3ko Aginduan (2015eko otsailaren 20ko EHAA, 35. zk.), zeinen bidez sortzen baitira Barakaldoko bulego judizialaren Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2015/854 (6/3) orrialdean, 2. artikuluko 2. paragrafoan, honela dio:

  1. Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra bi ataletan egituratuta dago.

    1. Komunikazio- eta betearazpen-egintzen atala.

    2. Erregistrorako eta beste zerbitzu batzuetarako atala.

Baina honela esan behar du:

  1. Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra bi ataletan egituratuta dago.

    1. Komunikazio- eta betearazpen-egintzen eta beste zerbitzu batzuen atala.

    2. Erregistro eta banaketaren atala.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko apirilaren 8a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.