- AGINDUA, 2015eko ekainaren 4koa, Fundación Mundubat fundazioari buruzko hutsak zuzentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko ekainaren 4koa, Fundación Mundubat fundazioari buruzko hutsak zuzentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 132
- Hurrenkera-zk.: 3162
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/06/04
- Argitaratze-data: 2015/07/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Aztertu da sail honek 2014ko azaroaren 18an emandako Aginduan atzemandako hutsa zuzentzeko espedientea. Fundación Mundubat fundazioaren 2014-48-0637 espedientean eman zen agindu hura.
Lehenengoa. 2014ko azaroaren 18an, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak honako agindu hau eman zuen:
Agindua, 2014ko azaroaren 18koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, garapenerako sorospen zibilerako fundazio bat, zehazki, Mundubat Fundazioa izenekoa, jarduera-eremua aldatu duela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Agindu horren bidez, garapenerako sorospen zibilerako Fundación Mundubat Mundubat Fundazioa inskribatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, jarduera-eremua aldatu duela-eta.
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen 101/2007 Dekretuaren 25.1 artikuluak hau ezartzen du:
Inskripzio, ezeztatze, prebentzio-oharpen nahiz ertzeko oharretan egindako akatsak ezingo dira zuzenketa, zirriborro edo marra bidez konpondu. Horretarako, beste idazpen bat egingo da, eta bertan beste zenbakia bat jasoko da eta garbi adierazi beharko da zein den zuzendu den akatsa, eta idazpenak hasiera-hasieratik nolakoa izan behar zuen.
Bigarrena. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak honako hau ezartzen du hutsen zuzenketari buruz:
Herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak. (artikulu hori urtarrilaren 13ko 4/99 Legearen arabera dago idatzita).
Era horretako hutsak atzeman dira agindu horretan, eta, horrenbestez, ofizioz zuzendu behar dira hemen.
2014ko azaroaren 18ko Aginduak seigarren aurrekarian ezartzen duenez, fundazioaren patronatuko kideak hauek izango dira:
(Ikus .PDF)
Patronatuko kide bat inskribatzean egin da hutsa, Eneko Guerrikabeitia Zenarruzabeitia jaunaren ordez, Gloria Guzmán andrea inskribatu behar baitzen.
Hori guztia ikusirik, honako hau
Lehenengoa. Zuzendu beharra dago Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko azaroaren 18ko Aginduan atzemandako hutsa. Agindu horren bidez, garapenerako sorospen zibilerako Fundación Mundubat Mundubat Fundazioa inskribatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, jarduera-eremua aldatu du eta.
Fundazioaren patronatuko bokal baten izena aldatzen da.
Zuzenketa eginda, honela osatuta geratzen da patronatua:
(Ikus .PDF)
Bigarrena. Agindu horretako erregistro-idazpenak zuzentzea data berean.
Hirugarrena. Mundubat Fundazioari jakinaraztea agindu honen berri.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 4a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


