Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2015eko martxoaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, dei egiten zaie Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest-Gara Plana garatzeko 2015-2016 ikasturtean zehar proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko martxoaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, dei egiten zaie Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest-Gara Plana garatzeko 2015-2016 ikasturtean zehar proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi duten erakunde publiko eta pribatuei.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1156
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/03/04
  • Argitaratze-data: 2015/03/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari dagokio unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen prestakuntza antolatzea eta irakasleek irakasle izateko prestakuntza baldintza onetan eta beharrezko kalitatearekin egiteko eskubidea eta betebeharra betetzen direla zaintzea, betiere Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 102. artikuluan jasota dagoenari jarraituz. Prestakuntza-prozesu horien azken xedea ikasleak direnez, prestakuntzak zentzua du hezkuntza-sistemaren ekitatearen eta bikaintasunaren onerako den neurrian, eta hezkuntza-sistema horretako erreferentzia ikaslea da, prestakuntzari zentzua eta hezkuntza-esparruari berrikuntza ematen baitizkio.

Horregatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak irakasleak prestatzeko plan bat egin du. Plan horretan, alde batetik, prestakuntza-proposamenak egin ditu, unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan-gaitasuna hobetzearren; eta, beste alde batetik, proposatzen du irakasleek beren lanean sumatzen dituzten beharren eta egiten dituzten eskaeren araberako prestakuntza etengabea emateko. Alde horretatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak konpromisoa eta ardura hartzeko eskatzen die prestakuntza hartu behar duten irakasleei, eskuratutako jakintza horiek ikasgelako eguneroko lanean isla daitezen, eta ikastetxean inpaktua sor dezaten, hezkuntza-sistemaren kalitatea hobetze aldera.

Plana definitzeko eta, batez ere, plana abian jartzeko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, bere zerbitzuez gain, zenbait erakundek lagundu eta parte har dezan behar du. Prestakuntzaren arloan aritzeko duten gaitasuna guztiz onartuta izan behar dute erakunde horiek; izan ere, horrek bermatuko du helburuak beteko dituela planak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bultzatu nahi du irakasleen esperientzia abiapuntu duen eta ikastetxeen testuinguruan sar daitekeen prestakuntza praktikoa. Horregatik, prestakuntza-jardueretan proiektu edo jarduera bat egitea, prestakuntzaren baitan, proposatuko zaie irakasle parte-hartzaileei, ikasgelan edo ikastetxean aplikatzeko, eskuratutako jakintzak praktikan jartzeko eta ikastetxean azaltzeko. Eta atzerriko hizkuntzak irakasteko ikastaroetan, adituak ez diren irakasleei bideratuta daudenetan, edukiei lotutako ikaskuntza-metodologia erabiliko da.

Agindu honen bitartez, plan honetan parte hartzeko interesa duten erakunde guztiei egiten diegu dei proiektuak aurkez ditzaten, kontuan hartuz 2015-2016 ikasturteko jarduera-esparruak eta prestakuntza-ikastaro eta ekintzak. Era berean, proiektu horiek aurkezteko mekanismoak eta epeak, proiektuak hautatzeko prozesuak eta hautaketa egiteko organo arduraduna ezarri dira, eta esleipen-irizpideak argitaratu dira. Halaber, prestakuntza-jarduerak zein baldintzatan burutuko diren ere adierazi da.

Horregatik guztiagatik, indarrean diren legeekin bat eginik, abenduaren 23ko 5/2014 Legean baimendutako kredituen arabera nahikoa aurrekontu badagoenez (lege horren bidez, onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko 2015eko aurrekontu orokorrak), eta orokorrean aplikatu beharreko gainerako xedapenak aintzat hartuta, hau

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan irakasleak prestatzeko lanetan ari diren edo horrelako lanetan aritzeko prest egongo liratekeen erakunde publiko eta pribatu legez eratutakoei dei egitea, unibertsitatez kanpoko Irakasleak Etengabe Prestatzeko Plana garatzeko proiektuak aurkez ditzaten; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetzan aritzeko proiektuak izan beharko dira.

  2. Helburu hori lortzeko, guztira, 682.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailen kontura.

  3. Deialdi hau lehiaketa-sistemaren bidez ebatziko da.

Deialdi honen onuradunak izango dira legez eratutako erakunde publikoak eta pribatuak, Euskal Autonomia Erkidegoan Prest_Gara planaren baitan irakasleak prestatzeko jarduerak egiten dituztenak edo egiteko prest daudenak. Deialdi honen ondoreetarako, erakundetzat hartuko dira bakarrik prestakuntza-jarduerak egitea xede duten edo prestakuntza-jarduerak eta beste batzuk xede dituzten diru-irabazi asmorik gabeko federazioak eta elkarteak eta pertsona juridikoak.

  1. Laguntzen onuradunak izateko, erakunde eskatzaileek ondoko betekizun hauek bete beharko dituzte.

    Agindu honen bidez araututako diru-laguntzen edo laguntzen deialdietan inork ezingo du parte hartu baldin eta zigor-arloko zehapena edo administrazio-zigorra dela-eta diru-laguntzak edo laguntzak jasotzeko aukera galdu badu edo horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean badago, sexua diskriminatzeagatik zigortutakoak barne, beti ere otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren 4/2005 Legearen arabera eta kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean.

    Erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteta izan behar dituzte.

    Erakunde eskatzaileek zuzen eratuta eta inskribatuta eman beharko dute dagokien erregistroan, eta Ekonomia Jardueretan alta emanda egon beharko dute, prestakuntza-jarduerei dagokien epigrafean.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

  3. Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz.

  4. Erakunde interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

  5. Betebehar hauek egiaztatuko dira eskaeran, erantzukizunpeko adierazpen bidez:

    Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak edo beste baliabide batzuk ez direla jaso adieraztea, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak.

    Ez dagoela laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik egiaztatzea.

    Egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak adieraztea, eta betetzen dituela diru-laguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.

  6. Erakunde onuradunak eskubidea du prozedurari aplika dakizkiokeen arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo jada administrazio jardulearen eskuetan dauden dokumentuak ez aurkezteko, 30/1992 Legeko 35. artikuluan adierazitakoa oinarri hartuta (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

    Eskubide hortaz baliatu ahal izateko, erakunde interesdunek eskaeran adierazi beharko dute dokumentazioa administrazioaren eskuetan dagoela, eta horrez gainera, kasu bakoitzean zer datatan eta zer prozeduratarako aurkeztu ziren ere jarri beharko dute.

  1. Erakunde laguntzaileek lankidetza-proiektu bat edo batzuk aurkez ditzakete, hurrengo atalean adierazten diren multzoetako jarduera bati eta batzuei buruzkoak. Erakunde laguntzaileak behar adina giza baliabide eta antolaketa-baliabide izan beharko ditu, aurkeztu duen lankidetza-proiektuan sartzen diren jarduera guztiak egin ahal izateko.

  2. Prestakuntza-jarduerak multzo hauetan banatzen dira, eta multzo bakoitzak aurrekontuko diru-izendapen hau du:

  1. multzoa: Prestakuntza-jarduerak atzerriko hizkuntzetan:

  1. multzoa: Prestakuntza-jarduerak atzerriko hizkuntzetan, 2015eko udan egiteko: 110.000 euro.

  2. multzoa: Prestakuntza-jarduerak atzerriko hizkuntzetan, 2015-2016 ikasturtean zehar egiteko: 200.000 euro.

  1. multzoa: Unibertsitatetik kanpoko hezkuntza-etapetako irakasleen lan-gaitasunak garatzeko prestakuntza-jarduerak (atzerriko hizkuntzetan direnak izan ezik), Heziketa Zikloetako irakasleenak garatzeko direnak salbu; eta indarreko eskola-curriculumarekin eta Hezkuntza Sailak adierazitako jarduketa-esparruekin lotura duten jarduerak.

  1. multzoa: 2015eko uztailaren 1etik 2015eko urriaren 31ra egitekoak diren prestakuntza-jarduerak: 172.000 euro.

  2. multzoa: 2015eko azaroaren 1etik 2016ko ekainaren 30era egitekoak diren prestakuntza-jarduerak: 200.000 euro.

  3. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatutako jarduera-esparruak eta lau multzoetako jarduera-esparruen ezaugarriak I. eranskinean daude zehaztuta.

    III. eranskinean zehazten da zeintzuk diren 1.1., 1.2., 2.1. eta 2.2. multzoetako jarduera zehatzak eta jarduera horiek gauzatu ahal izateko gehien eragiten duten baldintzak; jarduera horiek zein baldintzak lehentasunezkotzat joko dira. Erakunde eskatzaileek baldintza zehatzak eskuratu ahal izango dituzte lurralde-ordezkaritzetan eta Euskadi.net egoitza elektronikoan. Hala ere, I. eranskinean adierazitako jarduketa-esparruen baitan beste jarduera batzuk proposa ditzakete erakundeek. Multzo horietako bakoitzaren barruan, III. eranskinean zehaztutako jarduketak egingo dira lehenik, eta ondoren, erakundeek proposatutako jarduerak.

  1. Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera.

  2. Erakunde interesdunak diruz laguntzea eskatzen den prestakuntza-jarduera bakoitzaren datu teknikoak eta aurrekontu-datuak bete beharko ditu, esteka honetan dagoen aplikazio informatikoan: http://www.prestgaraentidadeak.net

  3. Eskaerak, bana erakundeak lagundu nahi duen jarduera-multzo bakoitzeko, elektronikoki aurkeztuko dira, osorik eta ondo betetako eskabide elektroniko bidez: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2015/prest_gara/y22-izapide/eu/

  4. Erakunde eskatzaileek euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta dokumentuak. Prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, azaroaren 24ko 10/1982 Legearen, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoaren, 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutako moduan.

  5. Diru-laguntzaren eskaerak ez badaude guztiz beteta, interesdunari hamar laneguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak aurkezteko; halaber, adierazi egingo zaio horrela egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.

  1. Erakunde interesdunek bitarteko elektronikoz egin ahal izango dituzte eskabidea, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak.

    Prozedura honetako izapide guztiak baliabide telematikoen bidez egin ahal izateko, erakunde eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak onartutako edozein ziurtagiri elektroniko erabil dezakete. Esteka honetan kontsulta daiteke zer ziurtagiri elektroniko dauden baimenduta: https://euskadi.net/y22-izapide2/es/contenidos/informacion/certificados_admitidos/es_cert_ele/ certificados_electronicos.html

  2. Izapidetze elektronikoa Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren bidez eta Informatika eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa PLATEA onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenaren bidez arautzen da.

  3. Eskaeraren osteko izapideak helbide honetan egingo dira, bide elektronikoz: https://euskadi.net/misgestiones.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak.

Ebaluazio-batzordearen ardura izango da aurkezten diren eskabideak aztertu eta ebaluatzea. Batzorde horrek kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako Irakaslegoa Hobetzeko Zerbitzuaren arduraduna.

Batzordekideak:

Hezkuntza Berriztatzeko Lurraldeburutzen arduradunak.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako bi teknikari. Bietako baten ardura izango da idazkari-lanak egitea.

Berritzegune bateko zuzendari bat.

  1. Proiektuen aukeraketa II. eranskinean eskabideen baloraziorako ezarritako baremoari jarraituz egingo da. Ez da onartuko gutxienez 20 puntu lortzen ez duen proiekturik.

  2. Ebaluazio-batzordeak bere esku izango du eskatu beharreko txosten teknikoak eskatzea aurkeztu diren proiektuak egoki baloratzeko, eta baita, proposaturiko jarduerak hobeto burutze aldera, proposatu beharreko aldaketak proposatzea ere.

  3. Deialdi honetako 4. artikuluko multzoetako jardueretan, aurkeztu diren proiektuekin ez baldin bada aurreikusitako dotazioa erabat agortzen, ebaluazio-batzordeak aukerakoa du sobran geratu diren kopuruak beste multzoen artean banatzeko proposatzea.

  4. Ebaluazio-batzordeak ebazpen-proposamenak Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari igorriko dizkio.

Jardueraren gutxi gorabeherako kostuaren % 100 esleitu ahal izango die hautatutako proiektuei Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, gastu onargarrien kontzeptuak (prestakuntza ematen duten irakasleen gastuak, dietak eta joan-etorriak, gastu materialak, eta beste administrazio- eta kudeaketa-gastu batzuk) kontuan hartuta, erakunde laguntzaileak aurkeztutako aurrekontuaren arabera.

Diru-laguntza hauek jasotzea eta xede bera duen beste edozein laguntza jasotzea ez dira bateragarriak, nahiz iturri publikoetatik nahiz pribatuetatik jaso laguntza.

  1. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, ebaluazio-batzordeak egindako proposamena ikusita, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hileko epean emango du deialdiari buruzko ebazpena.

    4. artikuluan datozen multzoetako bakoitzari dagozkion ebazpenak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan emango dira argitara. Hala egin eta hurrengo egunetik aurrera, argitaratze horrek jakinarazpen indarra izango du. Ebazpenean, hainbat gauza etorriko da zehazturik: eman diren dirulaguntzen zerrenda; eman ez direnena; eta prozeduratik kanpo geratu direnena; emandakoak zenbatekoak diren; eta ez emateko eta kanpoan uzteko arrazoiak.

  1. Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenen abisuak bidaltzea, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Nolanahi ere, abisu horiek ez dira, inoiz, benetako jakinarazpentzat hartuko.

  2. Epe horren barruan ez bada ebazpenik ematen, eskabideak ukatu egin direla jo ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

  3. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, ebazpen bidez, diru-laguntzarik gabe utziko ditu, irakasleak matrikulatzeko hasierako epea igaro ondoren aurreikusitako plazen % 40 bete gabe dituzten jardueren proiektuak. Halakoetan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuta jakinaraziko die horren berri aipaturiko proiektuen erakunde onuradunei, betiere jarduera hasi baino lehen.

  4. Ebazpenak ez dionez administrazio-bideari amaiera ematen, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpena egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratzen den egunetik hasita.

  1. Onartu egin beharko dute emandako diru-laguntza. Alde horretatik, erakunde onuradunek, hamar eguneko epean deialdiari buruzko ebazpena elektronikoki jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, berariaz eta idatziz diru-laguntzari uko egiten ez badiote, onartutzat joko da.

  2. Diru-laguntza eman den xederako erabiltzea; hau da, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ezarritako baldintzetan, eta prestakuntza emateko baldintza egokietan egitea prestakuntza-jarduera.

  3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, eskatzen dieten informazioa, deialdi honen kontura eskuratutako diru-laguntzen gainekoa, eman beharko diete.

  4. Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako diru-laguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari.

  5. Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera aldatu baldin bada, horren berri ematea Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari.

  6. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari laguntzea ikastaroetara eta/edo prestakuntza-jardueretara bertaratutako irakasleei jarraipena eta ebaluazioa egiten, eta prestakuntza-jarduera osorik eta prestakuntza horrek bertaratutako irakasleen ikastetxeetan zer eragin duen ebaluatzen.

  7. Jarduerak aurrera eraman, edo horien jarraipena eta ebaluazioa egitearen ondorioz sortzen diren datuak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari ematea, administrazio-kudeaketako behar dituenean.

  8. Emakumezko eta gizonezkoen arteko benetako berdintasunaren inguruan indarrean den arautegia betetzea.

Diru-laguntzak zatika ordainduko dira, bi epetan:

  1. Lehenengo epean diruz lagundutako guztiaren % 60 ordainduko da, eta ordaindu ere ikastaroan onartutako pertsona guztiak kontuan hartuta prestakuntza-jarduera guztiak egin direla bermatzen denean.

  2. Bigarren epean gainerako % 40ri dagokio, eta 2016an ordainduko da, 15. artikuluan adierazitako dokumentazioa jaso eta gero.

  1. Artikulu honetan adierazitako egiaztagiriak baliabide elektronikoen bidez aurkeztuko dira http://www.euskadi.net/misgestiones web-orrian.

  2. Jarduera amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakundeak, diruz lagundu den jarduera bakoitzeko, agiri hauek denak bildu, eta Irakaslegoa Hobetzeko Zerbitzura bidali beharko ditu:

    1. Jardueraren garapenari buruzko akta bat igorriko du. Hau jaso beharko du akta horretan:

      Jardueraren garapenari buruzko balorazio orokorra.

      Irakasle parte-hartzaileen zerrenda. Berariaz adierazi beharko dute irakasle bakoitzaren bertaratze-, partaidetza- eta aprobetxamendu-ehunekoa.

      Egokitzat jotako irakasleen zerrenda.

    2. Erakundeak ikastaroan erabilitako ikasmaterialen kopia digitala bidaliko dio: apunteak edo inprimaturiko materiala, softwarea, aurkezpenak, tresnak eta ariketak.

    3. Jarduera egin dela eta diru-laguntza ematean ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko jarduketa-memoria, bai eta jardueraren gastuen zerrenda sailkatu bat ere. Gastuen zerrendan adierazi beharko dira hartzekoduna, zenbatekoak, eta hasieran aurkeztutako aurrekontuarekiko zer alde dauden.

      Emandako diru-laguntzaren kontura egindako gastuak egiaztatzen dituzten egiaztagiriak, fakturak edo dokumentuak eskatuko dizkio Administrazioak erakunde onuradunari.

  3. Ezarritako helburuak noraino bete diren egiaztatze aldera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak kasuan-kasuan ezarritako ebaluazio-prozeduren pean egongo dira jarduerak, erakundeek ezarrita dauzkaten barruko ebaluazio-tresnak direnak direla.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatzen bada, jakinarazi egin beharko da eta gerta liteke horren ondorioz diru-laguntza emateko ebazpena ere aldatzea.

  1. Erakunde onuradunak emandako eta jasotako zenbatekoa eta horri dagozkion legezko interesak itzuli beharko ditu, honelakoren bat gertatuz gero:

    diru-laguntza zein helburu zehatzetarako eskatu zuen eta esleitu zitzaion, horretarakoxe ez erabiltzea;

    diru-laguntza esleitzeko arrazoi izan zen jarduera ez egitea;

    diru-laguntza berak eskabidean adierazitako helburu jakin eta zehatzetan erabili duela ez justifikatzea;

    edo, oro har, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. tituluan (1998ko urtarrilaren 19ko EHAAn argitaratu zen), Agindu honetan edo diru-laguntza esleitzeko ebazpenean ezarritako betebeharrak ez betetzea.

  2. Diru-laguntzak itzultzeko abenduaren 17ko 698/91 Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituko zaio, bidezkoak diren gainerako ekintzak egiteari utzi gabe (698/91 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta haiek itzultzeari buruzko araubide orokorra ezartzen duena, eta haien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, arauak eta betebeharrak xedatzen dituena). Bestalde, horrela itzulitako diru-laguntza guztiak diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoari jarraituz, deialdi hau bideratzean bildutako datu pertsonalak «entidadeak-garatu2012» izeneko fitxategi batean jasoko dira parte-hartzaileek baimena eman dute datu horiek tratatu eta argitara emateko. Fitxategi horren xedea da diru-laguntzen deialdi hau kudeatzea eta deialdian parte hartzen duten pertsonei deialdiaren garapenaren berri ematea. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideez baliatzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honen parte hartzen duten erakundeek baimena ematen diote Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren frogatzeko.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honetako 1. artikuluan finkatutako diru-zenbateko osoa handitu ahal izango da, betiere egin beharreko prestakuntza-jardueren kopurua kontuan hartuta, eta baldin Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetako aurrekontu-zuzkidurak agortzen ez badira. Dena dela, diru-laguntzak ebatzi aurretik egin beharko da hori, eta Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta EHAAn argitaratu beharko du.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Prozedura-gaietan Agindu honek aurreikusten ez duen guztirako azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea.

AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 4a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarentzat, hezkuntza-sistemaren helburua da ikasleei hezkuntza integrala eskaintzea. Horretarako, oinarrizko konpetentziak eskuratzeko aukera-berdintasuna bermatu behar da, aniztasuna eta gaitasun ezberdinak behar bezala kudeatuz eta bikaintasunerantz etengabe aurrera eginez. Sistemak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan etengabeko hobekuntza bilatu behar du, bai eta hezkuntza-komunitate osoak prozesu horretan laguntzea ere.

Hori horrela izanik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak lehentasunezko ildoak ezarri ditu, eta horietara bideratu behar dituzte ahalegin guztiak hezkuntza-zerbitzuek. Ildook kontuan hartu beharko dira Irakasleen Prestakuntza/Berrikuntza Plana definitzerako orduan.

1. ILDOA: ELEANIZTASUNERANTZ

Eginkizuna:

Eskola-elkarteak prestatzea ikasleek komunikatzeko konpetentzia nahikoak gara ditzaten bi hizkuntza ofizialetan eta hirugarren hizkuntza batean (funtsean, ingelesean) eta, halaber, ikasleek garatutako Hizkuntza Komunikaziorako Gaitasun elebidun-eleaniztun hori asertibitatez, egokitasunez eta eraginkortasunez kudeatu dezaten gizarte-testuinguru gero eta anitzagoetan eta konplexuagoetan, izan hemengo sare sozialetan zein mundu globalizatuan.

Mundura eta beste kultura batzuetara irekita dagoen euskal gizarte eleanitza sortzeko. Euskara hizkuntza komuna izango duena; ekitatea, inklusioa eta gizarte-kohesioa areagotzeko.

Euskararen erabilera zabala eta kalitatezkoa lantzea eta eskaintzea.

Mugikortasuneko eta kultura-, arte- eta zientzia-trukeko aukera-berdintasuna erraztea.

Dimentsio europarra integratzea.

Helburuak:

Trebatzea hizkuntzetan espezialista diren irakasleak metodologia berrietan eta baliabide didaktikoetan, ahozko dimentsioa nabarmenduta, ahozko hizkuntza erabilera-hizkuntza izan dadin, ez soilik ikasketa-hizkuntza.

Hizkuntzetan espezialista diren irakasleen arteko koordinazioa errazteko beharrezkoa duten aholkularitza ematea.

Irakasleekin partekatzea ikas-irakas prozesuen jarraipen eta ebaluazioen ondorioak.

Irakasleak prestatzea egungo ikasleek beharko dituzten komunikazio trebetasun berriak garatzeko. Izan ere, XXI mendeko euskal gazteek hizkuntza-prestakuntza luze-zabalagoa beharko dute; norberaren konpetentzia eleanitzaren kudeaketak eta gizartearen aniztasun eta konplexotasun hazkorrak plantetatuko dizkien erronkei erantzuteko.

Baliabideak eskaintzea Hezkuntza alorreko eragileei hizkuntzaren erabilera kalitatezkoa, hizkuntza ahularen aldeko jarrera eta jokaera garatzeko.

Hizkuntzen arteko bizikidetza ziurtatzea.

Atzerriko hizkuntzan espezialistak ez diren irakasleak gaitzea, edukiak hirugarren hizkuntza batean eman ahal izan ditzaten.

Irakasleen artean europar egitarauen markoaren barne dauden prestakuntza-ekintzetan parte-hartzea erraztea.

2. ILDOA: ANIZTASUNEAN ELKARREKIN BIZITZEN IKASI

Eginkizuna:

Eskola-elkarteak prestaku ikasle guztiek hezkuntza-komunitatearen barruan daudela senti dezaten, eta beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzea, pertsonen eskubideak eta duintasuna errespetatuta. Eta ikasleak prestatzen joatea XXI mendeko (hemengo eta mundu zabaleko) gizarte anitz eta konplexuan duintasunez jasangarritasunaren ildotik bizitzeko.

Helburuak:

Irakasleen artean Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa (2012-2016) bultzatzea.

Irakasleei, oro har, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleak antzemateko tresnak ematea.

Irakasle espezialistei eta gainerako hezkuntzako langileei hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleak detektatzeari, identifikatzeari eta artatzeari buruzko etengabeko prestakuntza erraztea.

Irakasleei ikasle ororen, hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleena barne, presentzia, parte-hartzea eta lorpena errazten duten ikas-irakas metodologiaei eta estrategiei buruzko prestakuntza ematea.

Irakasleak ikasgelako liskarren eta jokabide arazo larrien kudeaketan trebatzea.

Irakasleei gelan adimen anitzak garatzeko prestakuntza ematea.

Ikasleen artean Bake eta Bizikidetza Plana (2013-2016) bultzatzea.

Irakasleen artean Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa hezkuntza sisteman lantzeko gida-plana bultzatzea.

Irakasleen artean Adimen gaitasun handiko ikasleen hezkuntzarako planean aurreikusitako jarduerak bultzatzea.

Irakasleei prestakuntza eskaintzea testuinguru kaltetuetan bizitzeagatik gizarte bazterkeriaren arriskuan egon daitezkeen ikasleei behar duten arreta emateko.

Irakasleen artean Ikasle ijitoen eskolatzea hobetzeko plana (2012-2015) bultzatzea.

Irakasleei bertako zein Europako testuinguruetan bizikidetzaren eta aniztasunaren arretaren arloko esperientzia, proiektu, jakin-nahi eta abarren trukerako espazio bat ematea.

Irakasleek eta ikasleek benetako testuinguruetan beharrezkoak dituzten trebeziak garatzeko, mugikortasuna erraztea.

Irakasleak prestatzea egungo ikasleei hizkuntza-elkarbizitzarako trebetasunak garatzen laguntzeko. Izan ere XXI. mendeko gazteek hizkuntza-elkarbizitza «bestela» garatzeko moduan egongo dira, eta hizkuntza-elkarbizitzari era kontzientez eta zuzentasunez ekiteko hainbat gizarte trebetasun garatu beharko dituzte (asertibititea, enpatia, elkartasuna...).

Irakasleak jasangarritasuna, ekitatea, justizia soziala eta elkartasuna bizitzeko konpetentzietan prestatzea.

Irakasleak prestatzea ikasleak biodibertsitatearen errespetu eta zainketa trebetasunak garatzen laguntzeko, pertsona, kultura eta hizkuntza dibertsitateak, Planetako biodibertsitatearen barne daudela ulertuz.

Unibertsitateak eta gainontzeko Sail eta eragileekin elkarlanean prestakuntza ekintzak sustatzea.

3. ILDOA: SARE_HEZKUNTZA

Eginkizuna:

Eskola-elkarteak prestatu ikasleek tresna digitalak eraginkortasunez erabiliz gaitasun digitala eskuratzeko eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzeko.

Helburuak:

Irakasleak irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzen lagun dezaketen tresna digitaletan trebatzea.

Irakasleei tresna digitalek ikasgelan erabiltzen den metodologian izan ditzaketen erabilera eta aplikazioen berri ematea.

Irakasleek material digitalak (dela beren jakintza-arloari buruzkoak, dela prestakuntza edo ebaluaziokoak) sortzea bultzatzea.

Irakasleek hezkuntza- edo prestakuntza-baliabide gisa interesgarria izan daitekeen edozer material eskura jarri edo kontsultatu ahal izateko espazio bat eskaintzea.

Euskara teknologiaren arloan erabiltzea erraztea.

4. ILDOA: OINARRIZKO KONPETENTZIEN GARAPENA

Eginkizuna:

Eskola-elkarteak prestatu ikasleek beren garapen pertsonalerako eta gizarte-kohesiorako oinarrizkotzat definitu diren konpetentziak gara ditzaten.

Helburuak:

Irakasleei tresnak ematea, ezagutzak eskuratzean oinarritutako curriculum batetik konpetentzien curriculum batera igarotzea errazteko.

Irakasleei laguntzea ikasleen oinarrizko konpetentziak hobetzeko proiektuak garatzen.

Irakasleak trebatzea. ikasleei oinarrizko konpetentziak eskuratzen edo beren maila hobetzen lagunduko dieten metodologia berrietan edo tresna didaktikoetan.

Irakasleei, oro har, eta kontsultoreei eta orientatzaileei, zehazki, tresnak ematea, oinarrizko konpetentzia bat edo batzuk hobetzeko zailtasun handienak dituzten ikasleei laguntzeko eta haien jarraipena egiteko.

Irakasleei bertako zein Europako testuinguruetan oinarrizko konpetentziak eskuratzearen eta hobetzearen arloko esperientziak, proiektuak, jakin-minak eta abar trukatzeko espazio bat ematea.

Irakasleengan sustatzea jasangarritasuneranzko konpetentzien garapena. paradigma sistemiko baten baitan.

5. ILDOA: BIKAINTASUNERANTZ PRAKTIKA ONEN BIDETIK

Eginkizuna:

Eskola-elkarteak prestatu ikasleek konpetentzia pertsonalaren, beren gaitasunarekiko konfiantzaren, lorpenerako motibazioaren, erantzukizunaren eta autonomiaren sentimendua eskura dezaten.

Helburuak:

Irakasleei tresnak ematea ikasleen konpetentzia pertsonala, lorpenerako motibazioa eta ahaleginaren balorazioa lantzeko.

Irakasleei laguntza ematea bikaintasunerako berrikuntza-proiektuetan.

Irakasleak metodologia berrietan edo tresna didaktiko berritzaileetan trebatzea, bikaintasunerako bidean.

Irakasleei, oro har, eta tutoreei eta orientatzaileei, zehazki, tresnak ematea, zailtasun handienak dituzten ikasleei, alde batetik, eta adimen gaitasun handiak dituzten ikasleei, bestetik, laguntzeko.

Irakasleei laguntzea egiten dituzten praktika didaktikoetan testuinguru kaltetuetan bizitzeagatik gizarte bazterkeriaren arriskuan egon daitezkeen ikasleek, bikaintasuna lor dezaten.

Irakasleei ematea jardunbide egokien esperientziak trukatzeko espazio bat.

Irakasleei ematea jasangarritasun esperientzien trukaketarako espazioa.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.