- AGINDUA, 2016ko abenduaren 14koa, Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko behin-behineko langileak lanpostutik kentzea xedatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2016ko abenduaren 14koa, Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko behin-behineko langileak lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 242
- Hurrenkera-zk.: 5458
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/12/14
- Argitaratze-data: 2016/12/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuta, kargu-uzte hau
Lehenengoa. Juan Félix Naberan Ozamiz jauna Segurtasun Saileko kargutik kentzea (Segurtasun arloan politika publikoa ebaluatzeko aholkularia, 5281 kodea, 1. dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu-uzteak 2016ko abenduaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 14a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


