- AGINDUA, 2016ko ekainaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Agindua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2016ko ekainaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Agindua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 115
- Hurrenkera-zk.: 2623
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/06/14
- Argitaratze-data: 2016/06/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 10eko Aginduaren 2. artikuluan (aurretiaz izapidetua; EHAA, 218. zk., 2015eko azaroaren 16koa), 26.000.000 euro ezarri ziren laguntza horietarako.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legearen ondorioz, finantziazio hori, azkenean, hasierako aurreikuspena baino handiagoa izango da.
Hori dela eta, indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau
Deialdi honetako diru-laguntza programaren guztizko zenbatekoa, 2016. urteko aurrekontu-ekitaldia eta 2017, 2018, 2019, 2020, 2021 eta 2022rako konpromiso-kredituak kontuan hartuta, 26.750.000 euro da, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kontura.
Agindu honetako 15.1 artikuluan zehaztu onarpen-prozedura betetakoan, laguntzak ordaindu egingo dira, honelaxe:
Lehen urteko ordainketa, libramendu bitan egingo da: lehena, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 56koa. Bigarrena, gainontzeko % 44koa, hurrengo urtean, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txosten zientifikoak eta ekonomikoak aurkeztu izana egiaztatuta. Bigarren libramendua osorik ordainduko da, betiere, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50a exekutatu dela egiaztatu ostean erakunde onuradunak. Bestela, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa.
Bigarren urteko ordainketa, libramendu bitan egingo da: lehena, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainontzeko % 50ekoa, hurrengo urtean, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txosten zientifikoak eta ekonomikoak aurkeztu izana egiaztatuta. Bigarren libramendua osorik ordainduko da, betiere, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 80a exekutatu dela egiaztatu ostean erakunde onuradunak. Bestela, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa.
Hirugarren urtean lehen libramendu bat egingo da, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa; bigarren libramendua, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatutakoan egingo da, eta lehen hirurteko (2016-2018) likidazioaren emaitzei egokitutakoa izango da.
Laugarren eta bosgarren urteko ordainketak bigarren urterako adierazi den bezala egingo dira.
Seigarren urteko ordainketak hirugarren urterako adierazi den bezala egingo dira.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 14a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko abenduaren 5ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez esleitzen baitira diru-laguntzak euskal unibertsitate-sistemako ikertaldeen jarduerak bultzatzeko.
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen agindua aldatzen duena.
- Aldatzen du: AGINDUA, 2015eko azaroaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.


