- AGINDUA, 2016ko uztailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2016ko uztailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 184
- Hurrenkera-zk.: 4099
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/07/28
- Argitaratze-data: 2016/09/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Vitoria-Gasteizko «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, non eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifiko batzuk arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena, haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademiko eta lanbide-tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 5eko BOE); ekainaren 9ko 86/2015 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzkoa (ekainaren 12ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 01001531.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Egibide».
Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.
Helbidea: Frantzia kalea, 32 eta Nieves Cano kalea, 10.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimena:
«Informatika eta Komunikazioak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1.
Ikastetxearen osaera:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 44 unitate, 1.320 ikaspostu.
Hezkuntza Berezia:
Hezkuntza Bereziko 8 gela ireki.
Zereginen ikaskuntzako 2 gela.
Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 26 unitate eta 910 ikaspostu.
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:
«Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 4 ziklo.
«Administrazio eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
«Zuzendaritzari laguntza ematea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina:
«Merkataritza-zerbitzuak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Garraioa eta logistika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Eraikuntza eta Obra Zibila:
«Eraikuntza-proiektuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:
«Elektrizitatea eta elektronika» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Mantentze-lan elektronikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Sistema elektrotekniko eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:
«Elementu metalikoen fabrikazioa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 6 ziklo.
«Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
«Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 5 ziklo.
Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:
«Okintzako eta pastelgintzako jarduerak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Sukaldaritza eta gastronomia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Jatetxe arloko zerbitzuak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Sukalde-zuzendaritza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:
«Estetika eta edergintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Ile-apainketa eta -kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Estetika integrala eta ongizatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Elikagaien industriak:
«Okintza, gozogintza eta konfiteria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:
«Informatika eta komunikazioak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukira: ziklo 1.
«Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
«Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Web aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:
«Mantentze-lan elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
«Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
«Arrisku profesionalaren prebentzioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Kimika:
«Laborategi-operazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Ingurumen-kimika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Osasungintza:
«Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
«Laborategi kliniko eta biomedikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena:
«Ingurumen-hezkuntza eta -kontrola» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak:
«Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Animazio soziokulturala eta turistikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:
«Ibilgailu automobilen elektromekanika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
«Automozioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Agindu honen bidez ematen den baimenak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 28a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


