Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2017ko abenduaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2017ko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko abenduaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2017ko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 6267
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/12/13
  • Argitaratze-data: 2017/12/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 7ko Aginduaren bitartez, arautu egiten dira Euskal Turismo Sariak (2014ko maiatzaren 14ko EHAA, 89. zk.). Eta Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen 2017ko irailaren 5eko Ebazpenaren bitartez argitaratu egiten da, 2017ko ekitaldiari dagokionez, Euskal Turismo Sariak emateko deialdia (2017ko irailaren 13ko EHAA, 175. zk.). Bada, agindu horren 9. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, kontuan izanik ebazpen hori, eta Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena, sariak emateari buruzkoa, ezagutu ostean, honako hau

Artikulu bakarra:

  1. Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena ikusita, Euskal Turismo Sariak, 2017ko ekitaldikoak, honako hauei ematen zaizkie:

    Kategoria: Berrikuntza Bultzatzea, honako honi: Zerupe Hotela.

    Kategoria: Lehiakortasuna bere jarduera-sektorean, honako honi: Azurmendi Enea, S.L.

    Kategoria: Ibilbide profesionala, honako honi: Juan Jesús Valdelana. Valdelana Upeltegia.

  2. Halaber, epaimahaiak erabaki du, salbuespenez, aitorpen berezia ematea, 2017 urte honetan, FesTVal-i.

  3. 2014ko maiatzaren 7ko aipatu Aginduan ezarritakoarekin bat etorriaz jasoko dute erakunde onuradunek errekonozimendu publikoa, hain justu ere hartarako deitutako ekitaldian.

Administrazio bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren aurrean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 13a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.