- AGINDUA, 2017ko apirilaren 26koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaien osaera ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2017ko apirilaren 26koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaien osaera ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Ogasun eta Ekonomia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 91
- Hurrenkera-zk.: 2405
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/04/26
- Argitaratze-data: 2017/05/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Eusko Jaurlaritzako sailak berregituratu dira lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuan ezarritakoari jarraituz dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen. Hori dela eta, beharrezkoa da Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren kontratazio-organoei laguntzen dieten kontratazio-mahaiak berriro osatzea eta sailak egun dituen eskumen-eremuari egokitzea.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzen duen uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian xedatzen denez zeina indarrean baita 2016ko urriaren 1etik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren erakundeek, baldin eta administrazio publikoen izaera badute, kontratazio-mahaien egitura egokitu beharko dute dekretu horren 8. artikuluan ezarritakora, eta, horretarako, sei hilabeteko epea izango dute, dekretua indarrean jartzen denetik aurrera.
Horiek horrela, eta Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak txostena egin ondoren, honako hau
Batzordeburua: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria. Zenbait kasutan (titularraren lanpostua hutsik egotea, absentzia, gaixotasuna edo legezko beste edozein kausa), Lan Harremanen Zuzendaritzako titularra arituko da batzordeburu.
Bokalak:
Kontratazioa sustatzeko zerbitzuko pertsona bat: kontratazio-organoak izendatuko du, eta aholkularitza teknikoa ematea izango du eginkizun.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko kontu-hartzaile bat; bulego horretako titularrak izendatuko du.
Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzako ordezkari bat ere izango da kontratazio-mahaian, otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuak esaten dituen kasuetan (Informazio-sistemen arloko planifikazioa, antolamendua, eginkizunen banaketa eta gestio-modalitatea arautzen baititu dekretu horrek). Zuzendaritza horretako titularrak proposatuko du ordezkaria, eta kontratazio-organoak izendatuko du.
Idazkari-bokala: teknikari bat, Zuzenbideko graduatu edo lizentziatu maila duena. Kontratazio-organoak izendatuko du Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitako langileen artean, eta aholkularitza juridikoa ere emango du, hitza eta botoa dituela.
Indarrik gabe uzten da 2009ko urriaren 13ko Agindua, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Kontratazio Mahaia sortzeari buruzkoa.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 26a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 116/2016 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoa.
- Ikus: EBAZPENA, 2020ko otsailaren 24koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira bulego horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kontratazio-mahaietan eta bestelako kide anitzeko organoetan izango dituen ordezkariak.
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2009ko urriaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Kontratazio Mahaia sortzeari buruzkoa.