- AGINDUA, 2017ko irailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Vitoria-Gasteizko (Araba) CPES Egibide BHIP ikastetxe pribatuaren 2017-2018 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteen plangintza banatzea eta 2017-2018 ikasturtea ituntzea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2017ko irailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Vitoria-Gasteizko (Araba) CPES Egibide BHIP ikastetxe pribatuaren 2017-2018 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteen plangintza banatzea eta 2017-2018 ikasturtea ituntzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 189
- Hurrenkera-zk.: 4730
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/09/12
- Argitaratze-data: 2017/10/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 28ko Aginduaren bidez, honako hauek ebatzi ziren: 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzea eta berriak izenpetzea, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko unitateak zehaztea, honako irakaskuntza hauetan: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.
Hezkuntzako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez, ebazten da zer unitate itundu behar diren 2017-2018 ikasturtean, honako irakaskuntza hauetan: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.
Hezkuntzako sailburuaren 2017ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez, baimena ematen da Vitoria-Gasteizko (Araba) «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua banatzeko, 2017-2018 ikasturtetik aurrera. Banatze horren ondorioz, batetik,«Egibide LH-FP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua sortzen da, Lanbide Heziketa irakasteko baimena izango duena, eta, bestetik, «Egibide» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua, Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Berezi Irekiko eta Batxilergoko irakaskuntzak emateko baimena izango duena.
Hori guztia aintzat hartuta, hau
Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 12a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2017ko uztailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2017-2018 ikasturterako zehaztu beharreko unitateak xedatzea irakaskuntza hauetarako: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egon
- Ikus: AGINDUA, 2016ko irailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzea eta itun berriak sinatzea, eta 2016-2017 ikasturterako itunt


