- AGINDUA, 2017ko irailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2017ko irailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 176
- Hurrenkera-zk.: 4460
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/09/08
- Argitaratze-data: 2017/09/14
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Ikasle Abertzaleak antolakundeak proposatuta, orain arte Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkariak izan diren pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea:
Antxon Rodriguez Restegi jauna.
Ane Morales Mujika andrea.
Bigarrena. Ikasle Abertzaleak antolakundeak proposatuta, Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkari gisa, pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea:
Uxue Elgorriaga Carrasco andrea.
Samuel Pasandin Sánchez jauna.
Unai Isasi Azkarraga jauna.
Hirugarrena. Ikasleen Sindikatuak proposatuta, Nicole Dayana Jaimes andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkari gisa.
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 8a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


