- AGINDUA, 2018ko abuztuaren 31koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sail honetako izendapen askeko lanpostu bat kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2018ko abuztuaren 31koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sail honetako izendapen askeko lanpostu bat kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 177
- Hurrenkera-zk.: 4499
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/08/31
- Argitaratze-data: 2018/09/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut.
Lehenengoa. Miguel Ángel Moreno Murga jauna, berak hala eskatuta, Komunikazio-aholkulariaren kargutik kentzea, kodea: 5223; dotazioa: 11, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu-kentze honek 2018ko abuztuaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak. Kargu uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 31.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


