Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2018ko azaroaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinarekin ebazten baitira 2018ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko azaroaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinarekin ebazten baitira 2018ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5828
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/11/13
  • Argitaratze-data: 2018/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ekonomia; Instituzional; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko abuztuaren 7ko Aginduaren bidez (2018ko irailaren 18ko EHAA, 4559. zk), Euskal Merkataritzako Sariak arautzen dira. Bada, agindu horren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Epaimahai Kalifikatzaileak sarien inguruan egindako proposamena ezagutu ostean, honako hau

Lehenengoa. 2018ko ekitaldiko Euskal Merkataritzako Sariak honako hauei ematea:

Enpresa-lankidetzaren kategorian, Dibalsanro, SL Cardenal Bilbao-ri.

Merkataritza-berrikuntzaren kategorian, Libros y Juguetes Cejota, SL Astrolibros-ri.

Ibilbide profesionalaren kategorian, Delicatessen López Oleaga, SL Casa López Oleaga-ri.

Merkataritza-inguruneen dinamizazioaren kategorian, Asociación de Comerciantes y Hosteleros de la calle Gorbea elkarteari.

Ekintzailetzaren kategorian, Galeria 8360-ri.

Aipamen berezia, Marta Rosa Ortiz Clysson-Biba Moda-ri.

Bigarrena. 2018ko abuztuaren 7ko Aginduan ezarritakoarekin bat, onuradunek aipamen edo errekonozimendu publikoa jasoko dute, hartarako antolatzen den ekitaldi batean.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 13a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.