- AGINDUA, 2018ko martxoaren 16koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2018ko martxoaren 16koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 66
- Hurrenkera-zk.: 1792
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/03/16
- Argitaratze-data: 2018/04/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Osasuneko sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez, Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea eratu zen (2006ko ekainaren 9ko EHAA, 109. zk.). Organo aholku-emaile gisara sortu zen, diabetesaren arloan aholku teknikoak emateko eta efizientzia sozial handiagoko irtenbideak bilatu eta ezartzeko, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez (dekretu horren bidez, Osasun Saileko Aholku Batzordeen Araubidea ezartzen da).
2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren 3. artikuluan ezartzen denez, lehendakari batek, idazkari batek eta gehienez 13 bokalek osatuko dute Batzordea, agindu horren 4. artikuluan jasotako banaketaren arabera. Denak ere Osasuneko sailburuak aukeratuko ditu.
Osasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 27ko Aginduaren bidez (2014ko ekainaren 10eko EHAA, 108. zk.), aipatutako batzordearen osaera berritu zen.
Une honetan, beharrezkoa da bokal horietakoren bat berritzea, eta 2016ko apirilaren 6ko Aginduaren bidez eginiko beste izendapen bati eutsiko zaio. Araudi-teknikaren ikuspegitik, egokiago iritzi zaio Batzordeko kide guztien zerrenda eguneratua egiteari, nahiz eta, horrela, lehenago egindako zenbait izendapen berretsi baino ez den egingo.
Adierazitako guztiarekin bat, honako hau
Lehenengoa. Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzea. Hau izango da osaera berria:
Lehendakaria: Carlos Sola Sarabia jauna.
Idazkaria: Inmaculada Moro Casuso andrea.
Bokalak:
Euskadiko Endokrinologia eta Nutrizioko Elkartearen ordezkari: Miguel Goena Iglesias jauna.
Familia- eta Komunitate-Medikuntzako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari: Francisco Ezkurra Loyola jauna
Diabetikoen EAEko Elkarteen Federazioaren ordezkari: Junkal Telleria Otegui andrea.
Pediatriako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari: Itxaso Rica Echevarría andrea.
Diabetesaren EAEko Hezitzaileen Federazioaren ordezkari: Paloma Jiménez Huertas andrea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ordezkari: Sonia Gaztambide Sáinz andrea, M.ª Luz Marques González andrea eta M.ª Iciar Pérez Irazusta andrea.
Osasun Sailaren ordezkari: Iñígo Aizpurua Imaz jauna, Jon Zuazagoitia Nubla jauna eta Marta López de Argumedo andrea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari: Itziar Landajo Chamorro andrea eta M.ª Ángeles Antón Miguel andrea.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 16a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 2020ko otsailaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.
- Ikus: AGINDUA, 2016ko apirilaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2014ko maiatzaren 27koa, Osasuneko sailburuarena, EAEn, Diabetes Mellitusari buruzko Aholku Batzordearen osaera eguneratzeko dena.


