- AGINDUA, 2018ko urriaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hernaniko udalerriko «Hernani» Musika Eskola Publikoari (Gipuzkoa) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2018ko urriaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hernaniko udalerriko «Hernani» Musika Eskola Publikoari (Gipuzkoa) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4961
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/10/02
- Argitaratze-data: 2018/10/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Hernaniko udalerriko «Hernani» musika eskola publikoak (Gipuzkoa) «Zeharkako Txirula» musika-espezialitatea irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomi Elkartean «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 20007746.
Izen generikoa: musika eskola publikoa.
Izen espezifikoa: «Hernani».
Titularra: Hernaniko Udala.
Helbidea: Atzieta kalea 4.
Udalerria: Hernani.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
Adarrak:
Kantua: kantu korala.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, saxofoia, perkusioa, klarinetea, tronpeta, biolontxeloa eta zeharkako flauta.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, alboka, dultzaina, txalaparta, trikitixa eta panderoa.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 2a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


