- AGINDUA, 2020ko irailaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Osasun Sailean behin-behineko langile bat izendatzen baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2020ko irailaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Osasun Sailean behin-behineko langile bat izendatzen baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 187
- Hurrenkera-zk.: 3774
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/09/14
- Argitaratze-data: 2020/09/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez,
Lehenengoa. Román Valentín Berriozabal Azpitarte jauna, Osasun Plangintza eta Berrikuntzarako aholkulari izendatzea Osasun Sailean (kodea: 5285; dotazioa: 1; maila: zuzendaria).
Bigarrena. Egin beharreko zereginak aholkularitza-lanpostuari dagozkionak izango dira, eta atxikitzen zaion esparruaren berariazkoak.
Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, legez horretarako eskatutako betekizunak betetzen baditu, Goren-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edo 5.1 edo 5.2 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.
Laugarrena. Izendapen honek 2020ko irailaren 8an izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Halaber, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-zerrenda automatikoki iraungita geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularraren kargu-uztea gertatzen denean, hargatik eragotzi gabe lehenago ere errebokatu ahal izatea.
Bosgarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 14a.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


