- AGINDUA, 2020ko irailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetarako plangintza aldatzea eta 2020-2021 ikasturterako ituntzea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2020ko irailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetarako plangintza aldatzea eta 2020-2021 ikasturterako ituntzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 192
- Hurrenkera-zk.: 3916
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/09/16
- Argitaratze-data: 2020/09/29
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko urriaren 7ko Ebazpenaren bidez, 2020-2021 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko eskabideak aurkezteko epea ireki zen.
Hezkuntzako sailburuaren 2020ko martxoaren 13ko Aginduaren bidez ebazten da 2020-2021eko eta 2021-2022ko ikasturteetarako plangintza aldatzea eta itun berriak izenpetzea.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko otsailaren 6ko Ebazpenaren bidez, 2020-2021 ikasturterako itundu beharreko unitateak zehazteko eskabideak aurkezteko epea ireki zen.
Hezkuntzako sailburuaren 2020ko maiatzaren 27ko Aginduaren bidez, agindu hau aldatzen da: 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko deialdia egin zuen agindua. Horrez gain, agindu honen bidez, eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzen da, 202-/2021 eta 2021-2022 ikasturteetarako plangintza aldatzeko eta 2020-2021 ikasturtea ituntzeko.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu eta irakaskuntza ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau
2021. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, Aurrekontuen Legeak 2021eko ekitaldirako ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira, garaia heltzen denean.
Agindu honetan agertzen diren diru-zenbatekoak gehienekoak dira, eta barnean hartzen dituzte irakasleen eta gainerako langileen gastuak.
Goragoko paragrafoan ezarritakoa hala bada ere, ordainketa eskuordetuaren sistemak eragiten dien mailetan, honako honen arabera ordainduko zaie antzinatasuna inoren kontura lan egiten duten langileei: ikastetxean irakasle bakoitzak duen antzinatasunaren arabera.
Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: AGINDUA, 2020ko maiatzaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez agindu hau aldatzen baita: 2016-2017 eta 2021-2022 ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko deialdia egin zuen agindua. Horrez gain, agindu honen bidez, eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzen da, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetarako plangintza aldatzeko eta 2020-2021 ikasturtea ituntzeko.
- Ikus: AGINDUA, 2020ko martxoaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2020-2021eko eta 2021-2022ko ikasturteetarako planifikazioa aldatzea eta itun berrien izenpetzea.
- Ikus: EBAZPENA, 2019ko urriaren 7koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez irekitzen baita eskabideak aurkezteko epea 2020-2021 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko.
- Ikus: AGINDUA, 2016ko apirilaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2016-2017 eta 2021-2022 ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko dei egiten duena.


