- AGINDUA, 2020ko maiatzaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita ekipamendu zientifikoa eskuratzeko 2020ko ekitaldiko laguntzen deialdiko Hautaketa Batzordea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2020ko maiatzaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita ekipamendu zientifikoa eskuratzeko 2020ko ekitaldiko laguntzen deialdiko Hautaketa Batzordea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 114
- Hurrenkera-zk.: 2274
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/05/27
- Argitaratze-data: 2020/06/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez, ekipamendu zientifikoa eskuratzeko 2020ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen.
Agindu horren hamargarren artikuluak honela dio:
Hautaketa Batzordeak laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpenaren proposamena egingo du, agindu honetan xedatutakoa zuzen aplikatzen dela zainduz, bereziki ebaluazio-irizpideei dagokienez. Aurrez erabaki beharko du izapidetzeko zein eskabide onartu eta zein ez.
Batzordeak kide hauek izango ditu: Amaia Esquisabel Alegría Ikerketako zuzendaria, batzordeburu izango dena; Miren Artaraz Miñón Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, eta Ikerketa Zuzendaritzako teknikari bat.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


