- AGINDUA, 2020ko otsailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Iruña Okan (Araban) dagoen «Apostólico San José» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2020ko otsailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Iruña Okan (Araban) dagoen «Apostólico San José» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 64
- Hurrenkera-zk.: 1760
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/02/27
- Argitaratze-data: 2020/04/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
«Apostólico San José» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); abenduaren 22ko 2049/1995 Errege Dekretua, zeinaren bidez Natur ingurunean gorputz eta kirol-ekintzak gidatzea teknikariaren titulua ezartzen den eta abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretua (urtarrilaren 17ko BOE), zeinaren bidez Mikroinformatika-sistemak eta sareak teknikariaren titulua ezartzen den eta martxoaren 2ko 67/2010 Dekretua (apirilaren 8ko EHAA) zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen den aipatutako tituluari dagokion curriculuma eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 01000470.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Apostólico San José»
Titularra: Hermanos de la instrucción cristiana (Menesianos).
Helbidea: Langraiz, 2.
Udalerria: Iruña Oka.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimena:
«Natur ingurunean gorputz- eta kirol-ekintzak gidatzea» erdi-mailako heziketa-zikloa emateko.
«Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa kentzeko.
Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako irakaskuntzarako:
Lanbide-arloa: Jarduera fisikoak eta kirolak:
Natur ingurunean gorputz- eta kirol-ekintzak gidatzea erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:
Elementu metalikoen fabrikazioa lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:
Mikroinformatika-sistemak eta sareak erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


