- AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «El Ave María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2020ko urtarrilaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «El Ave María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 665
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/01/16
- Argitaratze-data: 2020/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat kentzeko eta Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzeko baimena eskatzeko Bilboko (Bizkaia) «El Ave María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 48002973.
Izen espezifikoa: «El Ave María».
Titularra: «Operarias del Divino Maestro».
Helbidea: Zabalbide kalea, 116.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena:
Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat kentzea.
Lehen Hezkuntzako unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, edukiera honekin:
unitate 1 urtebetetik beherako haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.
2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 66 ikaspostu.
Lehen Hezkuntza: 8 unitate, 200 ikaspostu.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 7 unitate, 210 ikaspostu.
Hezkuntza Berezia: 4 gela ireki.
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


