- AGINDUA, 2021eko maiatzaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hondarribiko udalerriko (Gipuzkoa) «Onyarbi» Musika Eskola Pribatuari espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2021eko maiatzaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hondarribiko udalerriko (Gipuzkoa) «Onyarbi» Musika Eskola Pribatuari espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 127
- Hurrenkera-zk.: 3700
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/05/31
- Argitaratze-data: 2021/06/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Hondarribiako «Onyarbi» Musika Eskola Pribatuak (Gipuzkoa) «Dantza tradizionala» espezialitatea irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomi Elkartean «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 012775 eta 20008301.
Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.
Izen espezifikoa: «Onyarbi».
Titularra: Asociación Cultural Hondarribiko Musika Eskola.
Helbidea: Denda kalea 18.
Udalerria: Hondarribia.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
Mailak: 1, 2, 3 eta 4.
Adarrak eta espezialitateak:
Tresna sinfonikoen adarra: Klarinetea, Flauta, Perkusioa, Saxofoia, Tronboia, Tronpeta, Biolina eta Biolontxeloa.
Tresna polifonikoen adarra: Akordeoia, Gitarra eta Pianoa.
Tradizioan oinarritutako tresnen musikako eta dantzako adarra: Dantza tradizionala, Txistua eta Trikitixa.
Agindu honek 2021-2022 ikasturtean zango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 31.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.


