- AGINDUA, 2021eko uztailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, Lekeitioko udalerriko «Musikaia» musika-eskola publikoa (Bizkaia) ireki eta jarduteko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2021eko uztailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, Lekeitioko udalerriko «Musikaia» musika-eskola publikoa (Bizkaia) ireki eta jarduteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 4423
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/07/07
- Argitaratze-data: 2021/08/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Lekeitio udalerriko «Musikaia» musika eskola publikoak (Bizkaia) ireki eta jarduteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Kontuan hartu daurriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen dela irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Kode-zenbakiak: 015917 eta 48019778.
Izen generikoa: musika-eskola publikoa.
Izen espezifikoa: «Musikaia».
Titularra: Lekeitioko udala.
Helbidea: Eliz Atea 10.
Udalerria: Lekeitio.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1 eta 2.
Adarrak:
Adarra: I. sinfonikoa: bibolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta zehar flauta.
Adarra: I. polifonikoa: pianoa.
Adarra: bertakoa: trikitixa eta panderoa.
Adarra: bestelako joerak: gitarra elektrikoa, bateria, jazz, rock, folk eta konboa.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 7a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATAZ SORRON.


