Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2022ko abuztuaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaien osaera. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko abuztuaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaien osaera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 164
  • Hurrenkera-zk.: 3698
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/19
  • Argitaratze-data: 2022/08/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako.

2022ko uztailaren 12ko Aginduaren bidez, hautaketa-prozesu horietako epaimahaietan parte hartu behar duten pertsonak izendatu ziren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorretako 18. apartatuan xedatutakoari jarraituz.

Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako epaimahaietan ordezko epaimahaiburu eta bigarren bokal titular izateko izendatutako pertsonen kasuan, ordea, legez ezarritako abstentzio-kausa bat dago.

Horrenbestez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.i) artikuluan xedatzen denaren arabera, hau

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz, betiere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 19a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.