- AGINDUA, 2022ko azaroaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko kideak izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko azaroaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 232
- Hurrenkera-zk.: 5292
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/11/22
- Argitaratze-data: 2022/12/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legeak, lehenengo xedapen gehigarrian, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzea xedatu zuen, kontsulta-organo gisa, euskal zuzenbide zibilaren garapena bultzatzeko eta zeregin horretan Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari aholku emateko.
Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuak onartzen dituen urriaren 4ko 140/2016 Dekretuaren bidez, organo horren estatutuak onartu ziren. Dekretu horren 7.e) artikuluan ezartzen denez, Zuzenbide Zibilaren arloko eskumena duen saileko titularra izango da Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko lehendakaria, eta, beraz, batzordeko kideak izendatzea dagokio.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.k) artikuluaren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibil eta Bereziarekin lotutako egitekoak eta jardun-arloak.
Halaber, aipatutako estatutuen 8. artikuluak Osoko Bilkuraren osaera hau xedatzen du:
Batzordearen osoko bilkuran, Batzordeko lehendakariaz eta idazkaritza nagusiko eginkizunen ardura duten karguez gain, honako erakunde edo organoek kasuan-kasuan bokal izateko izendatzen dituztenak ere egongo dira:
Zuzenbide Zibilaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren saileko hiru goren-kargu edo goi-kargudun.
Eusko Legebiltzarrak izendatutako ospe handiko hiru legelari.
Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiek izendatutako ospe handiko legelari bana; hiru, guztira.
Emakunde ordezkatzeko bat eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean Europako gaien gainean, ekonomia sozialaren gainean eta familia-politikaren gainean eskumena duten organoek izendatutako bana; lau, guztira.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko abokatuen elkargoek izendatutako bana; hiru, guztira.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko prokuradoreen elkargoek izendatutako bana; hiru, guztira.
Euskal Herriko Notarioen Elkargoak izendatutako hiru pertsona, haien jatorriari dagokionez lurraldeen arteko oreka egokia aditzeko beharrarekin.
Erregistratzaileen Elkargoaren Euskal Autonomia Erkidegorako organizazioak izendatutako hiru pertsona, haien jatorriari dagokionez lurraldeen arteko oreka egokia aditzeko beharrarekin.
Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak izendatutako bana; hiru, guztira.
Zuzenbidearen Euskal Akademiak izendatutako bat.
Era berean, osoko bilkurako kide izan ahalko dira:
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan dihardutenen artean izendatutako magistratu bat, Botere Judizialaren gobernu-organoak izendapen hori egitea eta eginkizun horretarako baimentzea erabakiko balu betiere.
Estatuko Fiskal Orokorrak, Kontseilu Fiskalaren txostena ikusita eta Euskadiko Fiskal Nagusia entzunda, Euskal Autonomia Erkidegoan dihardutenen artean izendatutako Ministaritza Fiskaleko kide bat izendapen hori egitea eta, Fiskal Orokorrak, aipatu izapidetzeak tarteko, eginkizun horretarako baimentzea erabakiko balu betiere.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko irailaren 22ko Aginduaren bidez (2017ko urriaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 190. zk.), Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko lehenengo kideak izendatu ziren. Agindu horren 3. artikuluan zera jaso zen berariaz: «Izendapen hauek indarraldi mugagabea izango dute, harik eta, kasuan kasuko erakunde edo organoek erabakita, haien ordezkoak izendatzen diren arte. Karguagatik izendatu direnek kargua uztean utziko diote bokal izateari». Agindu hori, era berean, aldatu egin da, pertsona jakin batzuei dagokienez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko irailaren 22ko Aginduaren bidez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko ekainaren 19ko Aginduaren bidez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko abenduaren 17ko Aginduaren bidez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2021eko martxoaren 24ko Aginduaren bidez, eta, gainerakoan, jatorrizko izendapenen eduki materiala mantendu da.
Horrenbestez, kasuan kasuko erakundeek edo organoek proposatuta, lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) 7.1.k) artikuluan ematen dizkidan ahalmenak eta eginkizunak baliatuz, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluko 7. apartatuan eta Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuen aipatutako manuetan (urriaren 4ko 140/2016 Dekretuaren bidez onartuak) ezarritakoarekin bat etorriz, hau
Arabako Abokatuen Elkargoak izendatuta:
Jon Ander Cortabarria Urcelay, Jorge Sanchez Morenoren ordez.
Erregistratzaileen Elkargoko Euskal Autonomia Erkidegoko Dekanotzak izendatuta:
Jose Blas Pau de Echave-Sustaeta, Maria Begoña Ruiz Alutizen ordez.
Celia Mencia Criado, Asier Fernández Ruizen ordez.
Arabako Prokuradoreen Elkargoak izendatuta:
Itziar Landa Irizar, Maria Mercedes Marco Saenz De Ormijanaren ordez.
Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean:
Gorka Galicia Aizpurua, Jacinto Gil Rodriguezen ordez.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 22a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.