Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2022ko irailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Francisco Javier Balerdi Iraola jauna Hezkuntza Ikuskaritzako Ikuskatzaile Zentral kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko irailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Francisco Javier Balerdi Iraola jauna Hezkuntza Ikuskaritzako Ikuskatzaile Zentral kargutik kentzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 4163
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/21
  • Argitaratze-data: 2022/09/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2021eko urtarrilaren 12ko Aginduaren bidez (2021eko otsailaren 5eko EHAA), Hezkuntzako Ikuskaritzako ikuskatzaile zentralaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena (2020ko abenduaren 15eko EHAA), Francisco Javier Balerdi Iraola jauna Hezkuntzako Ikuskaritzako ikuskatzaile zentral izendatzea xedatu zen.

Urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duenak, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskatzaile zentralaren lanpostua ezarri zuen. Lanpostu horren eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan daude jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuak 10.6 artikuluan xedatzen duenez, ikuskatzaile zentralak zuzenean egongo dira ikuskatzaile nagusiaren mende, eta hezkuntzaren alorrean eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskatzaile nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 47., 48. eta 50.4 c) artikuluetan xedatutakoaren arabera, honako hau

Lehenengoa. Francisco Javier Balerdi Iraola jauna Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentral kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Kargu-uzte honek 2022ko irailaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.