Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2022ko irailaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetarako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko irailaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 3977
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/08
  • Argitaratze-data: 2022/09/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Gobernu Kontseiluaren 2018ko abenduaren 18ko eta 2021eko abenduaren 21eko erabakiek Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileen enplegu publikoaren eskaintzak onartu zituzten.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetako enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu dira, eta, 1.2 oinarrian dago xedatuta ezen hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen bidez arautuko direla eta, halaber, zehaztuta dago zer eduki izan behar duten oinarriok, hau hain zuzen: zenbat plazatarako deialdia egingo den, nola banatuko diren hizkuntza-eskakizunen eta sarbide-modalitatearen arabera, zer epetan aurkeztu ahal izango diren eskabideak, zenbatekoa izango den inskribatze-tasa langileak hautatzeko deialdietan, zer titulu beharko den sartzeko, zer merezimendu baloratuko diren eta zer baremo baliatuko den, zer data izango den erreferentzia euskara-ezagutzak egiaztatzeko, zer betekizun espezifiko izango duten deialdiko lanpostuek, zein izango diren gai espezifikoak enplegua finkatzeko prozesu berezietan, eta emakumeen lehentasunaren klausula aplikatuko den ala ez.

Agindu honen bidez, enplegua finkatzeko prozesu berezietarako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egin eta oinarri espezifikoak onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostu hauetarako: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera, aintzat hartuta enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoa eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen II. tituluko IV. kapituluan langileen hautaketaz xedatutakoa, eta bat etorriz lege horrek 6.1.i) artikuluan emandako eskudantziekin eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan ezarritakoarekin, hau

(Ikus .PDF)

Agindu honen bidez iragartzen diren hautaketa-prozesuak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren arabera egingo dira. Agindu horren bidez onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, betiere bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 8a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (6)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.