- AGINDUA, 2022ko urriaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Harrobia» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko urriaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Harrobia» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 4546
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/10/04
- Argitaratze-data: 2022/10/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
«Harrobia» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola oinarrizko mailako lanbide heziketako heziketa-ziklo bat eta Lanbide Heziketako goi-mailako espezializazio-ikastaro bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 1147/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; 73/2018 Errege Dekretua, otsailaren 19koa (otsailaren 20ko BOE), Kirol instalazioen irisgarritasuna eta kontserbazioa oinarrizko lanbide titulua ezartzen duena eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; 261/2021 Errege Dekretua, apirilaren 13koa (maiatzaren 7ko BOE), Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena espezializazio-ikastaroa ezartzen duena eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode zenbakia: 48015748 eta 015305.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Harrobia».
Titularra: Ibar Ezkerra Ikastola Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Plaza de la Cantera, 4.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
Oinarrizko mailako lanbide heziketako heziketa-ziklo bat gehitzeko, «Kirol instalazioen irisgarritasuna eta kontserbazioa».
Lanbide Heziketako goi-mailako espezializazio-ikastaro bat gehitzeko, «Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena».
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: jarduera fisikoak eta kirolak.
Kirol instalazioen irisgarritasuna eta kontserbazioa, oinarrizko mailako lanbide heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Natura inguruneko eta astialdiko gidaritza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Egokitzapen fisikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Gizarte eta kirol irakaskuntza eta animazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.
Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Irudia eta soinua.
3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: informatika eta komunikazioak.
Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Plataforma anitzeko aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Bideo-jokoen eta errealitate birtualaren garapena, goi-mailako espezializazio-ikastaroa. Edukiera: kurtso 1.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza-arloan eskumena duen Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=es).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.


