- AGINDUA, 2022ko uztailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostia / San Sebastiánen (Gipuzkoa) dagoen «Inglés» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko uztailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostia / San Sebastiánen (Gipuzkoa) dagoen «Inglés» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 3661
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/07/20
- Argitaratze-data: 2022/08/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Lehen Hezkuntzako bi unitate gehitzeko baimena eskatuz, bat 5. mailan eta bigarrena 6. mailan, Donostia / San Sebastiánen (Gipuzkoa) dagoen «Inglés» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 012550 eta 20004253.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Inglés».
Titularra: The English School Sociedad Cooperativa.
Helbidea: José Elósegui Alkatearen hiribidea 64.
Udalerria: Donostia / San Sebastián.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Lehen Hezkuntzako bi unitate gehitzea, bat 5. mailan eta bigarrena 6. mailan.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, honelako edukierakoak:
Unitate bat 1-2 urte bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.
Unitate bat 2-3 urte bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostu.
Lehen Hezkuntza: 8 unitate, 190 ikaspostu.
Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 20a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.


