- AGINDUA, 2023ko martxoaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) CPEI «Erain Txiki» HHIP Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko martxoaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) CPEI «Erain Txiki» HHIP Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 63
- Hurrenkera-zk.: 1558
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/10
- Argitaratze-data: 2023/03/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Irungo (Gipuzkoa) CPEI «Erain Txiki» HHIP Haur, Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0 - 1 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 2 - 3 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko baimena eskatzen duen.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.
Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena. Azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode zenbakiak: 012447 (EAE) eta 20007400 (unibertsala)
Izen generikoa: Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Eraina Txiki».
Titularra: Erain, S.A.
Helbidea: Iparralde 26.
Udalerria: Irun.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0 - 1 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 2 - 3 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honelako edukierakoak:
Unitate bat 0 - 1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.
Unitate bat 1 - 2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.
Bi unitate 2 - 3 urte bitarteko haurrentzat, bat 15 ikaspostuko edukierakoa, eta beste bat 16 ikaspostuko edukierakoa.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 54 ikaspostuko edukierakoa.
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.


