- AGINDUA, 2023ko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Zumarragako (Gipuzkoa) «Urola Garaiko Lanbide Eskola» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2023ko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Zumarragako (Gipuzkoa) «Urola Garaiko Lanbide Eskola» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 215
- Hurrenkera-zk.: 5076
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/10/25
- Argitaratze-data: 2023/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
«Urola Garaiko Lanbide Eskola» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horretan, ikastetxeak Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo eta espezializazio-kurtso berri bat emateko zuen baimena alda dakiola eskatzen du.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretua (2008ko urtarrilaren 17ko BOE), Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; martxoaren 2ko 67/2010 Dekretua (apirilaren 8ko EHAA), Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; apirilaren 7ko 481/2020 Errege Dekretua (maiatzaren 13ko BOE), Fabrikazio adimentsuko espezializazio-kurtsoa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; apirilaren 13ko 261/2021 Errege Dekretua (maiatzaren 7ko BOE), espezializazio-kurtsoak ezartzen dituzten zenbait errege-dekretu eta curriculumaren oinarrizko alderdiak aldatzen dituena; ekainaren 6ko 83/2023 Dekretua (ekainaren 27ko EHAA), besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan emateko Fabrikazio adimentsuko espezializazio-kurtsoari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode zenbakia: 20005956 eta 012593.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Urola Garaiko Lanbide Eskola».
Titularra: Urola Garaiko fundazioa.
Helbidea: Beloki etorbidea, 66.
Udalerria: Zumarraga.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
«Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.
«Fabrikazio adimentsua» goi-mailako espezializazio-kurtso bat emateko.
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:
Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Instalatze eta mantentze lanak.
Mantentze-lan elektromekanikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Fabrikazio adimentsua, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
Lanbide-arloa: Osasungintza.
Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.
Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak.
Karrozeria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Araudi Orokorra:
https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa:
https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 25a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.


