- AGINDUA, 2024ko abenduaren 4koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako kide batzuk kargutik kendu eta beste kide batzuk izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2024ko abenduaren 4koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako kide batzuk kargutik kendu eta beste kide batzuk izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 245
- Hurrenkera-zk.: 5806
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/12/04
- Argitaratze-data: 2024/12/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak sortzeari buruzko irailaren 20ko 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluak xedatuta dauka Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru epaimahai horietako bakoitzean, kideetako bat garai hartako Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailari atxikitako letradua izango dela (gaur egun, sail hori Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila da).
Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaien jarduerari buruzko Erregelamendua onartzen duen irailaren 20ko 244/1988 Dekretuaren 3.1 artikulua bete beharrez, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako sailburuak gaur egun Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak izendatuko du 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan aipatzen den nahitaezko desjabetzeetarako lurralde-epaimahai bakoitzeko letradua. Erregelamendu horretako 8. artikuluan ezartzen denez, letradu ordezkoak ere izendatu behar dira, letradu titularra ordezteko, gaixorik edo kanpoan balego edo arrazoi justifikaturen batengatik ezingo balu bere kargua bete aldi batez.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko abuztuaren 2ko Aginduaren bidez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako kide letraduak izendatu ziren. Orain, Zerbitzu Juridiko Nagusiko kideen artean aldaketak egon direnez, eta antolaketako aldaketa batzuk ere egon direnez, epaimahaietako izendapenak eraginda geratu dira, eta eguneratu egin behar dira, kide anitzeko organo horiek behar bezala jardun dezaten,
Horiek horrela, aipatutako aginduetan xedatutakoaren arabera, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2025eko maiatzaren 14koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako kide batzuk kendu eta kide berriak izendatzen dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2024ko abuztuaren 2koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaietako kide letradu batzuk kendu eta kide berriak izendatzen dituena.


