- AGINDUA, 2025eko abenduaren 1ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita 2025eko urriaren 31ko Agindua, Dermatosi Nodular Kutsakorraren (DNK) aurkako kautelazko neurriak hartzen dituena, eta zeinaren bidez kautelazko beste neurri batzuk ezartzen baitira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko abenduaren 1ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita 2025eko urriaren 31ko Agindua, Dermatosi Nodular Kutsakorraren (DNK) aurkako kautelazko neurriak hartzen dituena, eta zeinaren bidez kautelazko beste neurri batzuk ezartzen baitira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 232
- Hurrenkera-zk.: 5137
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/12/01
- Argitaratze-data: 2025/12/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Dermatosi nodular kutsakorra (DNK) gaixotasun biriko emergente bat da, batez ere bektoreek transmititzen dutena. Gaixotasun honen ezaugarriak dira hedatzeko gaitasun handia duela eta abereei eta truke komertzialei kalte larriak eragiten dizkiela. Hurbileko herrialde eta eskualdeetako egoera epidemiologikoak berriki izan duen bilakaera eta Espainian foku aktiboak agertu direla ikusita, nabarmen areagotzen da Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arriskua, batez ere animalien mugimendu handia dagoelako eta abeltzaintzako ustiategi asko daudelako.
Egoera hori izanik, eta prebentzio-neurri proportzionalak eta koordinatuak ezartzeko helburuarekin, 2025eko urriaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (204. zk.) agindu hau argitaratu zen: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko urriaren 24ko Agindua, zeinaren bidez Dermatosi Nodular Kutsakorraren (DNK) aurkako kautelazko neurriak hartzen baitira. Neurri horiek 2025eko urriaren 31ko Aginduaren bidez aldatu ziren, zenbait zehaztugabetasun tekniko hauteman zirelako, eta segurtasun juridikoagatik. Agindu horretan bildutako neurriek 2025eko azaroaren 30era arte egon behar zuten indarrean.
Azken datu epidemiologikoen arabera, Katalunian ez da gaixotasunaren foku berririk jakinarazi, eta Frantzian, bestalde, jakinarazi diren foku berriek ez dakarte aldaketarik murrizketa-eremuan. Gainera, larrialdiko prebentziozko txertaketa oso aurreratuta dago Kataluniako eta Aragoiko I. eta II. txertaketa-eremuetan, eta badirudi hotzarekin batera bektoreen jarduera ere gutxitu dela. Hori dela eta, eguneratu egin behar dira dermatosi nodular kutsakorrari aurre egiteko hartu beharreko neurriak.
Horrenbestez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-aldundiei kontsulta egin ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10.9 artikuluan eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 538/2024 Dekretuan ezarritakoaren babesean, hau
Lehenengoa. Ondoriorik gabe uztea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko urriaren 31ko Agindua, zeinaren bidez Dermatosi Nodular Kutsakorraren (DNK) aurkako kautelazko neurriak hartzen baitira.
Bigarrena. Abere-mugimendu guztietan, aziendak garraiatzeko ibilgailu guztiak garbitzeko eta desinfektatzeko legezko betebeharra betetzeaz gain, ibilgailu horietako eta lekualdatzen diren animalietako intsektuak hil beharko dira nahitaez. Ez da derrigorrezkoa izango animalietako intsektuak hiltzea, hiltegira eramateko lekualdatuko badira.
Partidekin batera aurkeztu beharreko agirien artean, garbiketa- eta desinfekzio-ziurtagiria eskatuko da, horretarako zentro batek emana, eta garraiobideko eta animalietako intsektuak hil dituela dioen erantzukizunpeko adierazpena. Berariaz egiaztatuko da Euskal Autonomia Erkidegora doazen edo Erkidegotik ateratzen diren abere-mugimendu guztien dokumentazioan garraiolariaren ATES (Animalia Biziak Garraiatzeko Baimen Kodea) berariaz adierazten dela.
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoan sartzea debekatzea dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka egiteko gune mugatutzat jotako ustiategietatik datozen animaliak, agintari eskudunek hala adierazten badute. Debeku horretatik salbuetsita geldituko dira dermatosi nodular kutsakorraren aurka txartatuta dauden animalien lekualdaketak, Batzordearen 2022ko azaroaren 28ko (EB) 2023/361 Erregelamendu Eskuordetuaren IX. eranskinaren 3. zatiko 3. apartatuan ezarritako baldintzen arabera. Erregelamendu horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/429 Erregelamendua osatzen du, zerrendako gaixotasun jakin batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko albaitaritzako zenbait sendagai erabiltzeko arauei dagokienez.
txertaketa-eremuak Batzordearen (EB) 2025/2248 Betearazpen Erabakian ezarritakoak izango dira. Erabaki hori Espainian dermatosi nodular kutsakorraren birusak eragindako infekzioarekin lotutako larrialdi-neurri jakin batzuei buruzkoa da, eta (EB) 2025/2076 Betearazpen Erabakia indargabetzen du.
Debekua agintaritza eskudunek ezarritako neurri murriztaileak iraun bitartean aplikatuko da. Neurriok Batzordearen 2019ko abenduaren 17ko (EB) 2020/687 Erregelamendu Eskuordetuaren 55. artikulua aplikatuz hartu dituzte (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/429 (EB) Erregelamendua osatzen du erregelamendu horrek).
Laugarrena. Ustiategi guztietara datozen behi-aziendak eta beste espezie sentikor batzuetako abereak, behin betiko edo aldi baterako mugimenduetan ekarritakoak (hiltegietarako lekualdaketetan mugitzen direnak izan ezik), baldin eta abere horien jatorria Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden ustiategi bat bada, lekualdaketaren-arrazoia eta jatorria eta helmuga edozein direla ere, albaitari ofizialen zainpean izango dira 21 egun naturalez, Euskadiko ustiategira iristen diren egunetik aurrera. Aldi hori handitu edo murriztu ahal izango da, kasuan-kasuan, dagokion foru-aldundian animalien osasunaren arloan eskumena duen zerbitzuaren irizpidearen arabera, zer arrisku dagoen ebaluatuta. Epe horretan, ustiategira ekarritako animaliak intsekturik gabe egongo dira.
Bosgarrena. Laugarren puntuan aipatutako animaliak ekartzen dituzten abeltzaintza-ustiategiak, edozein motatakoak eta sailkapen zooteknikotakoak direla ere, kautelaz immobilizatuta geldituko dira, hain zuzen ere dagokion foru-aldundian animalien osasunaren arloan eskumena duen zerbitzuak ezarritako aldian. Lekualdatutako animaliak sartzen diren egunean ustiategian dauden behi-azienda eta beste espezie sentikor batzuetako abere guztiei eragingo die immobilizazioak.
Seigarrena. Zaldi-mugimenduen txartelaren baliozkotasuna etetea jatorri edo helburu Euskal Autonomia Erkidegoko ustiategiak dituzten zaldi-mugimenduetarako. Neurriok indarrean dauden bitartean, abelazkuntza-mugimenduaren dokumentazioa ere eskatuko da zaldi-aziendaren lekualdaketak egiteko.
Zazpigarrena. Agindu honen bidez hartutako neurriak 2026ko urtarrilaren 15era arte egongo dira indarrean, eta epe hori luzatu ahal izango da agindu espresu baten bidez, dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) bilakaera epidemiologikoaren arabera.
Zortzigarrena. Agindu hau betetzen ez bada, zehapena ezarri ahal izango da Animalien Osasunari buruzko apirilaren 24ko 8/2003 Legean aurreikusitakoaren arabera, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.
Bederatzigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.
Hamargarrena. Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 1a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Deuseztatutakoa: AGINDUA, 2025eko abenduaren 19koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez ondoriorik gabe uzten baita 2025eko abenduaren 1eko Agindua, Dermatosi Nodular Kutsakorraren (DNK) aurkako kautelazko neurriak hartzen dituena, eta zeinaren bidez kautelazko beste neurri batzuk ezartzen baitira.
- Deuseztatzen du: AGINDUA, 2025eko urriaren 31koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, ondoriorik gabe uzten duena 2025eko urriaren 24ko Agindua, zeinaren bidez Dermatosi Nodular Kutsakorraren (DNK) aurkako kautelazko neurriak hartu, eta kautelazko beste neurri batzuk ezartzen baitira.


