- AGINDUA, 2025eko apirilaren 7koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, 2025-2026 ikasturtean Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei laguntzak emateko hautaketa-batzordearen osaera izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko apirilaren 7koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, 2025-2026 ikasturtean Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileei laguntzak emateko hautaketa-batzordearen osaera izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 93
- Hurrenkera-zk.: 2148
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/04/07
- Argitaratze-data: 2025/05/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko urtarrilaren 21eko Aginduaren bidez, hiru dirulaguntza deitu ziren Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduak hau xedatzen du 6. artikuluan:
Hautaketa-batzordeak txosten bat egingo du, ebaluazioaren emaitza jasoko duena, eta organo kudeatzaileak egingo du ebazpen-proposamena.
Honako hauek osatuko dute Hautaketa Batzordea:
Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea edo hark eskuordetutako pertsona. Batzordeburua izango da.
Clare Hall-eko «Fellowship Committee»ko presidentea.
Bi aditu akademiko gehienez, bata Cambridgeko Unibertsitatekoa eta bestea Euskal Autonomia Erkidegokoa. Aditu horiek esperientzia handia izango dute hitzarmen honetako diziplina garrantzitsuetan, eta Clare Hall-eko «Fellowship Committee»ko presidenteak eta Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordeak aukeratuko dituzte, hurrenez hurren. Gaien esparrua zabala bada, alderdiek bigarren aditu akademiko bat proposatu ahal izango dute.
Horren arabera, honako hau
Adolfo Morais Ezquerro.
Laura Castelli.
Javier Alonso Aldama.
Emilio Artacho Cortés.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 7a.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.


