- AGINDUA, 2025eko maiatzaren 5ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko maiatzaren 5ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 88
- Hurrenkera-zk.: 2009
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/05/05
- Argitaratze-data: 2025/05/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Kontuan hartuta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. artikulua, 94.2.b artikuluari lotuta, eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko otsailaren 6ko Aginduaren laugarren oinarria (2025eko otsailaren 18ko EHAA), Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena, honako hau
Lehenengoa. Bete gabe uztea lanpostu hau betetzeko deialdia: Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 101).
Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 5a.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


