- AGINDUA, 2025eko otsailaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2025eko otsailaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 1197
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/02/28
- Argitaratze-data: 2025/03/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 102.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 25eko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiten duenak, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, hau
Lehenengoa. Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Osasun Saileko Osasun Sailburuordetzakoa, 520010 zenbakiko kodea, 124. dotazioa.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 28a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTINEZ RUIZ.


