Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2026ko azaroaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2026ko urriaren 13ko Agindua, atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko diruz lagundutako plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoekin finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko azaroaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2026ko urriaren 13ko Agindua, atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko diruz lagundutako plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoekin finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 4915
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/11/09
  • Argitaratze-data: 2026/11/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

2026ko urriaren 28an argitaratu zen 2026ko urriaren 13ko Aginduan, 8. artikuluan («Eskabideak aurkeztea») ez da jasotzen eskaerak atzerriko hizkuntza-ikastaroetan aurkezteko epea, eta, horregatik, edukia aldatu behar da, ezar dezan.

Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 4. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

Aldatu egiten da 2. apartatua, eta honela geratzen da idatzita:

  1. Eskatzaileek 2026ko abenduaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dute eskabidea; bertan, lortu nahi dituzten plazen lehentasun-ordena ezarri ahal izango dute, eta hizkuntza eta herrialde bat baino gehiago aukeratu ahal izango dituzte eskabide berean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik