- AGINDUA, 2026ko urriaren 14koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baitzaio 2026ko irailaren 21eko Aginduari. Agindu horren bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako, eta oinarri espezifikoak onartu ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko urriaren 14koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baitzaio 2026ko irailaren 21eko Aginduari. Agindu horren bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako, eta oinarri espezifikoak onartu ziren.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 201
- Hurrenkera-zk.: 4415
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/10/14
- Argitaratze-data: 2026/10/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak atzeman dira Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko irailaren 21eko Aginduan (2026ko urriaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 195. zk.). Agindu horren bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako, eta oinarri espezifikoak onartu ziren. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Hauxe dio 2.3 oinarriak, V. eranskinean Deialdiaren oinarri espezifikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskalako hautaketa-prozesurako, 2026/4202 (98/31) orrian:
Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu hauetako gradu-, lizentzia-, arkitektura- edo ingeniaritza-tituluak:
(Ikus .PDF)
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 7ko 115/2026 Dekretuaren III. eranskinean adierazitakoak dira: 115/2026 Dekretua, uztailaren 7koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda.
Baina hau esan behar du:
Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu hauetako gradu-, lizentzia-, arkitektura- edo ingeniaritza-tituluak:
(Ikus .PDF)
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 7ko 115/2026 Dekretuaren III. eranskinean adierazitakoak dira: 115/2026 Dekretua, uztailaren 7koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda.
2026ko azaroaren 17an, 14:00etan, amaituko da hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea: Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskalan sartzeko hautaketa-prozesua (Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko irailaren 21eko Aginduaren bidez egin zen deialdia).
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 14a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.


