Euskadi.eus
  • HUTS-ZUZENKETA agindu honena: Agindua, 2026ko abuztuaren 28koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitate-titulu ofizial batzuk ezartzeko eta beste batzuk kentzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA agindu honena: Agindua, 2026ko abuztuaren 28koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitate-titulu ofizial batzuk ezartzeko eta beste batzuk kentzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 4979
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/08/28
  • Argitaratze-data: 2026/11/20

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak antzeman direnez Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitate-titulu ofizial batzuk ezartzeko eta beste batzuk kentzeko baimena ematen duen Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2026ko abuztuaren 28ko Aginduan (2026ko irailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 180. zenbakian), euskarazko argitalpenean, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2026/3955(5/3) orrialdean, I. eranskinean, tituluaren izenean,

hau dio:

Makinetako eta Mantentze-Lanetako Gradua.

Honela esan behar du:

Itsasontzien Makineriako eta Mantentze Lanetako Gradua.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.