- HUTS-ZUZENKETA, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko urtarrilaren 8ko Aginduarena, zeinaren bidez onartu baitzen Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolari izena aldatu eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola deitzea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTS-ZUZENKETA, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko urtarrilaren 8ko Aginduarena, zeinaren bidez onartu baitzen Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolari izena aldatu eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola deitzea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 22
- Hurrenkera-zk.: 525
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/01/08
- Argitaratze-data: 2019/01/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2019ko urtarrilaren 8ko Aginduaren testuan (2019ko urtarrilaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 11. zk.). Agindu horren bidez onartu zen Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolari izena aldatu eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola deitzea. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskarazko argitalpenean, huts bat dago eskolaren izendapenean.
Honela dio:
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Eskola,
baina honela esan behar du:
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola.


