- HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2017ko apirilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunen Euskadiko Aholku Batzordearen osaera. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2017ko apirilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunen Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 121
- Hurrenkera-zk.: 3251
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/04/10
- Argitaratze-data: 2017/06/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako huts bat aurkitu da Osasuneko sailburuaren 2017ko apirilaren 10eko Aginduaren testuan (2017ko apirilaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 79. zk.). Agindu horren bidez, Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunen Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2017/2096 (3/2) orrialdean, honela dio:
Kalme-Semes-Euskadiko Larrialdi eta Emergentzietako Medikuntzako Espainiako Elkartearen ordezkaritzan:
Adalberto Serrano Cumplido jauna
baina honela esan behar du:
Kalme-Semes-Euskadiko Larrialdi eta Emergentzietako Medikuntzako Espainiako Elkartearen ordezkaritzan:
Fernando Ugalde García jauna


