- 114/2026 DEKRETUA, uztailaren 7koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen duen Dekretua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu114/2026 DEKRETUA, uztailaren 7koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen duen Dekretua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 140
- Hurrenkera-zk.: 3320
- Xedapen-zk.: 114
- Xedapen-data: 2026/07/07
- Argitaratze-data: 2026/07/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta langile lan-kontratukoentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da, besteak beste ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretuaren bidez (dekretu horiek aldatzen dituzte funtzionarioentzat eta langile lan-kontratukoentzat gordetako lanpostuen zerrendak, hurrenez hurren, batzuen zein besteen analisi funtzionalak egiteko prozesuak amaitu eta gero).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legea argitaratu zen 2021eko azaroaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Lege horren zioen azalpenean adierazi bezala, kontuan hartuta aurreko legegintzalditik (2004) denbora luzea igaro dela, beharrezkoa da Administrazioko kidegoen eta eskalen arauketa berri bat, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan ezarritako talde eta azpitaldeetara egokitzeko, bai eta sortu diren titulazio berriak eta eguneratu diren lanpostu jakin batzuen profil profesionalak aintzat hartzeko ere.
7/2021 Legeak xedatzen dituen kidego eta eskala berrietara egokitu dira lanpostuak, eta maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren bidez onartutako LPZan gauzatu da egokitzapen hori. Dekretu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrendak, eta 2022ko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.
Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak; beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetuta, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak aldian-aldian sartu behar dira lanpostu-zerrendetan, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 45. eta 46. artikuluetan agindutakoa betetzeko.
Horiek horrela, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko uztailaren 7an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko uztailaren 7an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
(Ikus .PDF)


