- 214/2020 DEKRETUA, urriaren 6koa, zeinaren bidez Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzen baita Ion Gurutz Echave Aranzabal jauna. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu214/2020 DEKRETUA, urriaren 6koa, zeinaren bidez Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzen baita Ion Gurutz Echave Aranzabal jauna.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 200
- Hurrenkera-zk.: 4163
- Xedapen-zk.: 214
- Xedapen-data: 2020/10/06
- Argitaratze-data: 2020/10/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8.2.d) artikuluak xedatzen duenez, funtzionario-izaera galtzea da batzordekideak kargutik kentzeko arrazoietako bat, eta, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 37.1.e) artikuluan xedatutakoaren arabera, egoera hori gertatzen da, besteak beste, nahitaezko edo borondatezko erretiroagatik.
Ion Gurutz Echave Aranzabal jaunak, adina dela eta, nahitaezko erretiroa hartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean duen lanpostuan, 2020ko urriaren 5etik aurrerako ondorioekin, eta, beraz, bidezkoa da haren kargu-uztea formalizatzea, azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko urriaren 6ko bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
Lehenengoa. Ion Gurutz Echave Aranzabal jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Dekretu honek 2020ko urriaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko urriaren 6an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.


