- 270/2020 DEKRETUA, azaroaren 24koa, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide batzuk kargutik kentzen dituena eta beste batzuen izendapenak eta berritzeak ezartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu270/2020 DEKRETUA, azaroaren 24koa, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide batzuk kargutik kentzen dituena eta beste batzuen izendapenak eta berritzeak ezartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 5110
- Xedapen-zk.: 270
- Xedapen-data: 2020/11/24
- Argitaratze-data: 2020/11/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 14. artikuluaren bidez, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua sortu zen. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 68.1 artikuluak ezartzen du kontseilu hori dela unibertsitate-sistema publikoaren helburuak zehazteko zeregina duen koordinazio, aholkularitza eta parte-hartzerako erakundea. Bestalde, 68.2 artikuluak xedatzen duenez, unibertsitateen gaietan eskumenak dituen saileko sailburua edo hark izendatutako ordezkaria izango da erakunde horren buru. 68.2.a) artikuluari jarraikiz, kontseilua, besteak beste, unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailaren ordezkari arituko diren sei kidez osatuta egongo da, zeinak sailburuak izendatuko baititu.
Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua arautzen duen azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuak 7.2 artikuluan ezartzen duenaren arabera, «bai Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak aukeratu eta Eusko Jaurlaritzak Dekretu bidez izendatutako kideak, bai Unibertsitateko errektoreak izendatutakoak, bai Gizarte Kontseiluko lehendakariak gizartearen interesen ordezkaritzat izendatutakoak, lau urtez arituko dira eginkizun horietan izendatzen dituztenetik aurrera [...]».
Ekainaren 23ko 113/2015 Dekretuaren bidez (uztailaren 1eko EHAA) eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak aukeratuta, Amaia Esquisabel Alegria andrea Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide izendatu zen.
Uztailaren 27ko 156/2015 Dekretuaren bidez (uztailaren 31ko EHAA) eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak aukeratuta, Adolfo Morais Ezquerro jauna Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide izendatu zen.
Horrenbestez, XII. legegintzaldian Hezkuntza Sailaren zuzendaritza-taldean egon diren aldaketen ondorioz, Hezkuntzako sailburuak Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilurako aukeratutako kide batzuk kargutik kendu eta beste batzuk izendatu behar dira. Halaber, lehen aipatutako kideen izendapenak berritu behar dira.
Horiek horrela, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko azaroaren 24ko bileran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
Olatz Garamendi Landa andrea.
Miren Maite Alonso Arana andrea.
Patxi Xabier Aizpurua Telleria jauna, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea.
María Begoña Pedrosa Lobato andrea, Hezkuntzako sailburuordea.
Adolfo Morais Ezquerro jauna, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.
Amaia Esquisabel Alegria andrea, Ikerketaren zuzendaria.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko azaroaren 24an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERÍA.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: 80/2025 DEKRETUA, apirilaren 1ekoa, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Unibertsitate-Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide batzuk eta beste batzuen izendapenak ezartzen baitira.
- Ikus: 60/2017 DEKRETUA, martxoaren 14koa, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide batzuk kendu eta horien ordezkoak izendatzeko dena.
- Ikus: 156/2015 DEKRETUA, 2015eko uztailaren 27koa, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide bat kargutik kendu eta izendatzeko dena.
- Ikus: 113/2015 DEKRETUA, ekainaren 23koa, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide bat kargutik kendu, eta, ondorioz, beste bat izendatzen duena.
- Ikus: 205/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide batzuk kendu eta horien ordezkoak izendatzeko dena.


