Euskadi.eus
  • 295/2024 DEKRETUA, urriaren 8koa, zeinaren bidez ezeztatzen baita Euskerazaintza - Euskeraren Erri Akademia - Academia Popular del Euskera izeneko elkartearen onura publikoaren aitorpena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

295/2024 DEKRETUA, urriaren 8koa, zeinaren bidez ezeztatzen baita Euskerazaintza - Euskeraren Erri Akademia - Academia Popular del Euskera izeneko elkartearen onura publikoaren aitorpena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 4838
  • Xedapen-zk.: 295
  • Xedapen-data: 2024/10/08
  • Argitaratze-data: 2024/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Euskerazaintza Euskeraren Erri Akademia Academia Popular del Euskera izeneko elkartea onura publikokoa deklaratu zen Ministroen Kontseiluak 1980ko urriaren 3ko bileran hartutako Erabakiaren bidez.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuak arautzen ditu onura publikoa aitortzea lortzeko, mantentzeko eta ezeztatzeko bete behar diren baldintzak eta prozedura.

Horrez gain, aipatutako ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 44. artikuluak, onura publikoko elkarteen betebeharrei buruzkoak, ezartzen du onura publikoko aitorpena duten elkarteek aurreko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak aurkeztu behar dituztela Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, ekitaldi hori amaitu eta hurrengo sei hilabeteen barruan.

Ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 45. artikuluaren arabera, onura publikoaren aitorpena Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez ezeztatu ahal izango da, baldin eta aitorpen hori eragin zuten betekizunak betetzen jarraitzen dela egiaztatzen ez bada edo elkarte-mota horri dagozkion betebeharrak behin eta berriz eta modu larrian urratzen badira.

Babesletzaren 2024ko abuztuaren 14ko txostenaren arabera, elkarteak modu larrian eta behin eta berriz urratu du kontuak epearen barruan aurkezteko betebeharra, 2019, 2020, 2021, 2022 eta 2023ko ekitaldiei dagokienez, eta ez du ezeztatu Babesletzak atzemandako jarduerarik eza. Horregatik, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2024ko irailaren 29ko Ebazpenaren bidez, amaitutzat eman zen elkartearen onura publikoaren aitorpena ezeztatzeko hasitako prozeduraren instrukzioa, beharrezko informazio-eginbideak eta gainerako izapide egokiak egin ondoren, eta ebazpen hau ematea proposatu zen. Hori guztia, uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren 21-27 artikuluetan xedatutakoa betez.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, emandako txostena eta izapidetutako prozedura ikusi ondoren, Gobernu Kontseiluak 2024ko urriaren 8an egindako bilkuran txostena aztertu eta onartu ondoren, honako hau,

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPENa

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, dekretua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, aukerako berraztertze- errekurtsoa ere aurkez daiteke, aurretik.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko urriaren 8an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik