- 341/2024 DEKRETUA, azaroaren 12koa, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu341/2024 DEKRETUA, azaroaren 12koa, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5214
- Xedapen-zk.: 341
- Xedapen-data: 2024/11/12
- Argitaratze-data: 2024/11/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak
Testu legala
Uztailaren 30eko 196/2024 Dekretuaren bidez, Agustin Zubillaga Rego jauna Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailbururorde izendatu zen. Hala ere, pertsona hori titularra izan zen organoa, Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordetza izatera igaro da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organiko eta funtzionala onartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren ondorioz. Hori dela eta, egoera berrira egokitzeko, beharrezkoa da Agustin Zubillaga Rego jauna desagertutako kargutik kentzea eta, ondoren, egungo karguan izendatzea.
Horrela, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko azaroaren 12an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
Dekretu honek 2024ko azaroaren 11tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 12an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.


